Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Pare bat klik! eta zeurea da
bidaia-txartela.

Irakurri ondorengo testua, sakatu “Ados” botoia eta sartu gure Erosketa Plataforma Seguruan.

Internet bidez erosteko prozesua

www.pesa.net web-orriko bidaia-txartelak saltzeko plataforman eros ditzakezu zure txartelak, baldin eta zure abiapuntua edo helmuga hauetako bat bada:

  • Loiuko aireportua
  • Donostia
  • Gasteiz
  • Bilbo
  • Iruñea
  • Eskaeraren araberako zerbitzuak, Zarautzera edo Zarautzetik, eta Debagoienetik, Elgoibarretik eta Soraluzetik

Nazioarteko helmugak:

  • Miarritzeko aireportua
  • Hendaia
  • Donibane Lohizune
  • Miarritze
  • Baiona
  • Lourdes

Txartelak erosteko bi aukera daude

  • a) Lurraldebus edo Mugi txartel bakarraren titularrak.
  • b) Txartel horiek ez dituzten pertsonak.

a) Lurraldebus edo Mugi txartel bakarraren titularrak

Erosketa-prozesuan eman beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga sartzea da.

Zerbitzuaren ordutegi aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua aukeratu behar da.

Ondoren, Lurraldebus edo Mugi txartel bakarraren zenbakia sartu eta horrekin, egindako bidaia-kopuruaren arabera, aplikatu beharreko tarifa kalkulatu du, eta horixe izango da bidaiaren zenbatekoa.

Aplikatu beharreko tarifa automatikoki kalkulatuta, eserleku-zenbakia hautatu behar da. Autobuseko planoan ageri diren eserlekuak alda daitezke zerbitzua eskaintzen duen ibilgailuaren eserleku-kopuruaren arabera. Autobus guztietako lehen lau eserlekuak mugitzeko zailtasuna duten pertsonentzat gordetzen dira, eta horiexek izango dira salmentan jartzen azkenak.

Nahi duzun edo libre dagoen eserlekua hautatu ondoren, 4 minutu izango dituzu erosketa-eragiketa amaitzeko.

Ordaintzeko txartelaren zenbakia eta haren iraungitze-data sartu eta jarraian "Ordaindu" botoia sakatu ondoren soilik, joko da amaitutzat erosketa, dagokion zenbatekoa kargatu ondoren.

Erosketa-prozesua amaituta, pantailan ageri den txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Txartelak bidaia egin asmo den data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Internet bidezko erosketek Lurraldebus edo Mugi txartel bakarraren deskontuak izango dituzte, baina ez da txartelean agertuko hartutako bidaia gisa. Horregatik, bidaia hori ez da batuko txarteldegian edo autobusean bertan erositakoei Lurraldebusek eskaintzen dituen tarifen deskonturako eskalan gora egiteko. Internet bidez hartutako txartelek ez dute transbordoak egiteko balio.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da internet bidez eskuratutako txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Transportes Pesa, SA-ko gidariari erakustea.

b) Lurraldebus edo Mugi txartel bakarra EZ duten pertsonak.

Erosketa-prozesuan eman beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga sartzea da.

Zerbitzuaren ordutegi-aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua aukeratu behar da.

Aplikatu beharreko tarifa pantailan ageri dela, eserleku-zenbakia aukeratu behar duzu. Autobuseko planoan ageri diren eserlekuak alda daitezke zerbitzua eskaintzen duen ibilgailuaren eserleku-kopuruaren arabera. Autobus guztietako lehen lau eserlekuak mugitzeko zailtasuna duten pertsonentzat gordetzen dira, eta horiexek izango dira salmentan jartzen azkenak.

Nahi duzun edo libre dagoen eserlekua hautatzen duzun momentutik, 4 minutu izango dituzu erosketa-eragiketa amaitzeko.

Ordaintzeko txartelaren zenbakia eta haren iraungitze-data sartu eta jarraian "Ordaindu" botoia sakatu ondoren soilik, joko da amaitutzat erosketa, dagokion zenbatekoa kargatu ondoren.

Erosketa prozesua amaituta, pantailan ageri den txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Txartelak bidaia egin asmo den data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da internet bidez eskuratutako txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Transportes Pesa, SA-ko gidariari erakustea.

Ordaintzeko bideak internet bidezko txartelen salmentan

Internet bidezko erosketa ordaintzeko onartzen den bide bakarrak zor- edo kreditu-txartel bidezkoa da.

Eskuratutako txartelen ordainketa ezingo da Lurraldebus edo Mugi txartel bakarraren saldo eskuragarriaren bidez egin. Ordainketa, kasu guztietan, zor- edo kreditu-txartelaren bidez egingo da.

Gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonen txartel-salmenta internet bidez.

Gurpildun aulkia erabiltzen duten pertsonek ezin izango dute www.pesa.net webgunearen bidez txartela erosi.

Hori Transportes Pesa, SA-k aplikatutako jarduteko protokoloarengatik da:

Autobusak haien beharretara egokitzeko helburuarekin, ibilbide luzeko zerbitzu batean, 40 kilometro baino gehiagokoan, gurpildun aulkian bidaiatu nahi duen pertsonak enpresari jakinarazi beharko dio finkatutako ordua baino 24 ordu lehenago, eta jakinarazpen hori egin beharko du 900 12 14 00 Bezeroen Arretarako Telefonoan (astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08.00ak eta 18.30ak bitartean) edo edozein txarteldegitan.

Gurpildun aulkia behar duten pertsona horien txartelak Transportes Pesa, SA-ko txarteldegian salduko dira, aurrez aipaturiko protokoloa bete ostean.

Internet bidezko txartelen salmenta kolektibo berezietako pertsonentzat.

Kolektibo bereziek internet bidez erosi ahal izango dituzte bidaia-txartelak, Mugi anonimoa dutenak salbu, txartel horrek ez baitu balio on-line erosketa-sistema honetarako.

Internet bidez txartelak baliogabetu

Txartelak baliogabetu daitezke zerbitzua hasi baino 2 ordu lehenago, gutxienez, eskatzen baldin bada, eta soilik www.pesa.net webguneko txartelen erosketa pasabidetik egin daiteke. Internet bidez hartutako txartelak ezin dira baliogabetu txarteldegi edo autobusetan.

Gehienez ere bi tiket-aldaketa egin daitezke.

Txartela baliogabetzeko eskaera eginez gero, Transportes Pesa, SA-k itzuli egingo dio eskatzaileari txartelaren zenbatekoa, baina honakoa kenduko dio:

Balioaren % 10, zerbitzua atera aurreko 48 orduak baino lehen eskatzen baldin bada.

Zenbatekoaren % 20, baliogabetzea zerbitzua atera baino 48 ordu eta 2 ordu artean eskatzen baldin bada.

Ez da baliogabetzerik egingo, eta ondorioz ez da dirua itzuliko, eskaera zerbitzuaren hasiera baino 2 ordu lehenago egiten baldin bada.

Deskribatutako kasu bakar batean ere ez da kudeaketa-kostua itzuliko.

Txartela baliogabetzeko adierazi erreserba-zenbakia eta NAN zenbakia. Penalizazioa kalkulatzeko erreferentzia-data eta -ordu gisa baliogabetzearen momentua hartuko da.

Lurraldebus edo Mugi txartel bakarren bidez ordainduta eskuratutako bidaia-txartelak baliogabetu ahal izango dira, baina kudeaketa-kostuaren deskontua aplikatuko zaie.

Bidaiaria ez bada aurkezten irteeraren egunean, lekuan eta orduan, bidaia galdutzat emango da, eta ez du eskubiderik izango txartela aldatzeko edo zenbatekoa bueltan jasotzeko.

Internet bidez erositako txartelak aldatu eta berriz inprimatu

Txartelak aldatuko dira soilik eskaera egiten bada ww.pesa.net webgunearen txartel-salmentaren plataforman zerbitzuaren irteera baino, gutxienez, 2 ordu lehenago. Internet bidez erositako txartelak ezin izango dira aldatu ez txarteldegian eta ezta autobus barruan ere. Eskatutako ordutegian eserlekurik libre egoteak baldintzatuko du txartel-aldaketa.

Txartel-aldaketak ez du kosturik izango, baldin eta linea eta ibilbide berean egiten bada aukeratutako zerbitzuaren irteera-ordutegia baino 2 ordu lehenago.

Bidaia-txartela aldatzeko garaian, tarifen igoeragatik edo Mugi edo Lurraldebus txarteleko deskontuan baldintzak aldatzeagatik ibilbidearen prezioa aldatu egin bada, bidaia berriak duen tarifa aplikatuko da, eta, beraz, bi prezioen arteko aldea ordaindu egin beharko da aipaturiko aldaketa gauzatu ahal izateko.

Bidaia-txartela aldatzeko momentuan, Lurraldebus edo Mugi txartelak erabiltzeagatik prezioa aurrekoarena baino baxuagoa bada, ez da ezer itzuliko.

Bidaia-txartela beste linea edo ibilbide batera aldatu nahi baldin baduzu, baliogabetu egin beharko duzu eta txartel berri bat eskuratu.

Ez da aldaketarik egingo, eta ondorioz ez da dirua itzuliko, zerbitzuaren hasiera aurreko 2 orduetan justu egiten baldin bada.

Internet bidez erositako txartelak berriz ere inprima daitezke, webgunean bertan, NAN- eta erreserba-zenbakiekin.

Internet bidezko txartelen salmenta bertan behera uztea

Internet bidezko aldez aurreko salmenta bertan behera geratuko da, bidaiarien segurtasuna arriskuan jar dezaketen baldintza klimatologiko txarren ondorioz alarma-egoerak aktibatzen dituztenean hortaz arduratzen diren agintariek eta baita enpresaren ardurapeko ez diren zirkunstantziak gertatzen baldin badira. Arrazoi horiengatik internet bidezko aldez aurreko salmenta bertan behera geratzea, aurrez, ahalik eta azkarren jakinaraziko da www.pesa.net gure webgunean.

Aldez aurreko txartelen salmenta bertan behera geldituko balitz sistema informatikoko akats batengatik edo Transportes Pesa, SA-ri egoz dakiokeen arrazoiengatik, modalitate honen bidez txartelak erosi nahi dituen pertsonak Bezeroen Arreta Telefonora deitu ahal izango du, ezarritako ordutegian, bere telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa emateko. Transportes Pesa, SA-k konpromisoa hartzen du bezero horri deitzeko edo posta elektroniko bat bidaltzeko aldez aurreko salmenta berriro ere martxan jartzen denean.

Internet bidezko aldez aurreko salmenta berriro ere martxan jartzen denean, webgunean jakinaraziko da.