Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Konpromisoa hitz soila baino gehiago denean.

Pertsonekiko, kalitatearekiko, ingurumenarekiko
eta garraio iraunkorrarekiko konpromisoa.

Ongi etorri guztiok.

Transportes Pesa, SA-k mende erdi baino gehiago darama gure herrialdearen egunerokotasunarekin elkarbizitzan, geografia honen zati handi bat zeharkatzen, herritarrei garraio azkar, merke eta segurua eskaintzeko asmoz.

Leer artículo completo >>>

Transportes
Pesaren
historia.

Transportes Pesaren historia, hein batean, bidaiarien garraioak Euskal Herrian izan duen historia da. 1833an du hasiera, “La Esperanza” enpresa, gerora Pesan sartu zena, Ondarroatik, gurdi bidez, zerbitzuak eskaintzen hasi zenean.

Leer artículo completo >>>

Ingurumenarekiko konpromisoa

Garraioaren sektoreak ingurumena defendatzeko konpromiso aktiboa hartzea zein garrantzitsua den jakinik, Transportes Pesak hainbat ekimen garatu ditu bere historian zehar ildo horretan, eta kanpoko erakundeek ISO 14001 bezalako ziurtagirien bidez adierazitako ezagumendua izan da ekimen horien emaitza. Hala eta guztiz ere, gure jarduerak ingurumenaren gainean duen inpaktua minimizatzeko asmoan beti beste urrats bat egin nahian eta inpaktu hori konpentsatu ez ezik ingurumena hobetzen lagunduko duten hobekuntza-elementuak definitzeko xedez, Arrasateko egoitzan EMAS III araudian oinarritutako ingurumena kudeatzeko sistema bat ezartzea erabaki zuen Transportes Pesak 2012an.

Leer artículo completo >>>