Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Bergara: Pentekoste jaiak maiatzaren 18 eta 19.

08 Maiatza 2018

Suziri tradizionalak eta Bitorianatxoren jaitsierak hasiera emango die 2018ko Pentekoste jaiei. “Erreginari" harrera, udal bandarekin kalejira, sokamuturrak, kontzertuak, txosnak, bakailao lehiaketa –elkarte gastronomikoen arteko lehia– eta alaitasuna eta umore ona izango dira nagusi Bergaran, izan ere, alkatearen aulkitik zelatan izango den Felisinen begiradapean Bergara elkargune eta dibertsiorako gune bilakatuko baita. Lurraldebus eta Transportes Pesa, SA-k Bergaran irteera eta helmuga duten linea erregularreko zerbitzuak eskaintzen ditu. Pentekoste jaiez gustura gozatzeko kotxearen beharrik izan ez dezazun, 18 eta 19an gaueko zerbitzu bereziak izango dira Bergara eta Debagoieneko hainbat herriren artean. Ordutegiak ezagutzeko, klikatu esteka honetan. Pentekoste jaietara, LURRALDEBUS eta PESAk eraman eta ekar nazala!

[1_Pentecostes_bergara_Pesa.pdf]

Zerrendara itzuli