Zarautz.- Bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da.
15 Apirila 2016
Bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da Zarauzko geralekurako sarbide-korridorean, Transportes Pesa, SAko autobusek herri horretan geldialdia egiten duten lekuaren inguruetan.
Saltzeko makina automatiko horretan Zarauztik irteten diren edo bertara iristen diren linea eta bidaldietarako bidaia-txartelak eros daitezke.
Bidaia-txartelak erosteko bitarteko berri hau bidaia-txartelak Internet bidez saltzeko (www.pesa.net), Bilboko, Gasteizko eta Donostiako txarteldegietan saltzeko eta 900121400 telefonora deituta saltzeko aukerei gehitzen zaie.
Gogorarazten dugu ezinbestekoa dela aukeratutako bidaldirako eta egunerako bidaia-txartela zerbitzua Donostiatik irten aurretik erostea. Aldez aurretik erositako bidaia-txartelik ez edukiz gero, autobusak ez du geldialdirik egingo Zarautzen. Gerta daiteke, halaber, beste bidaiari batek bidaia-txartela erosi duelako geldialdia egin arren, autobusak eserleku librerik ez izatea.
TGR makina automatikoan Lurraldebus eta/edo Mugi txartelekin eta zordunketa- edo kreditu-txartelekin ordain daitezke bidaia-txartelak. Bidaia-txartela Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordainduz gero, egindako bidaiak txartel horretan metatuko dira, gero deskontuak lortzeko.
Zalantzarik izanez gero, zure esanetara gauzkazu 900121400 telefonoan.
Zerrendara itzuli