Espainiako Txirrindularitza Itzulia.- Zerbitzuen gaineko eragina irailaren 1ean eta 2an.
29 Abuztua 2016
Irailaren 1ean, Bilbo jatorri eta helmuga duten zerbitzuak eraginpean hartuko ditu txirrindularitza-itzuliaren etaparen iritsierak. 15:15 eta 16:40 artean, autobusek aldatu egingo dute ibilbidea Bilbon, eta Zabalburutik zirkulatuko dute. Aurreikuspenen arabera, Bilbon auto-ilarak izango dira egun osoan, adierazitako ordutegian batik bat.
Irailaren 2an txirrindularitza-itzulia Bilbotik abiatuko da eta Debagoieneko eta Debabarreneko hainbat herritatik igaroko da, baita Donostiatik ere. Publizitate-karabana eta txirrindulariak igarotzeak trafiko-etenaldiak eragingo ditu eta, horren ondorioz, atzerapenak izan daitezke zerbitzuen irteerako eta iritsierako ordutegietan.
Barkatu eragozpenak
Zerrendara itzuli