Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

PESAk sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa sinatu du.

17 Urtarrila 2018

PESAk 2018ko urtarrilaren 16an sinatu du erakundean aplikatzekoa den sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa, 2017. urtera arte indarrean egon dena ordezkatuko duena.

Protokoloa Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikora (martxoaren 22ko 3/2007) egokitzen da, eta, ildo horretan ezartzen duenez, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena saihesteko lan-baldintzak sustatuko ditu, eta prozedura bereziak ezarri, horiek prebenitzeko eta halakoak jasan dituztenen kasuan kasuko salaketa eta erreklamazioak bideratzeko.

PESAren II. Berdintasun Planaren barruan aintzat hartutako neurri horrek onartezintzat jotzen ditu sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena.

Zerrendara itzuli