Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Abuztuak 16: Arantzazuko Musika Hamabostaldiko Emanaldia.

01 Abuztua 2019

Abuztuaren 16an Arantzazuko Santutegian arratsaldeko 19:00etan eskainiko den Musika Hamabostaldiko Emanaldira joateko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Lurraldebusek eta Transportes Pesak.

Donostiatik zuzenean 16:45ean irtengo da DG07 linea, eta, Zarautzen geldialdia egingo du norbaitek bertatik bidaia-txartelik erosi badu. Bukatuondoren, bueltako bidea hartuko da.

Gainera, Oñatitik Arantzazuko Santutegira anezka-autobusa jarriko da arratsaldeko 17:00etatik aurrera, DG04 Zumarraga>Legazpi>Oñati>Arrasate linearekin loturak bermatuz.

Donostia-Zarautz-Arantzazu zuzeneko zerbitzua erabili nahi dutenek bidaia-txartela abuztuaren 1etik aurrera eros dezakete Donostiako autobus-geltokian, TransportesPesaren leihatilan, edo Internet bidez (www.lurraldebus.eus edo www.pesa.net), online.

Txartel tarifa: MUGI tarifak Kontsultatu (3 jausi).

Informaziogehiago 900 300 340 edota 900 12 14 00 telefonoetan.

Zerrendara itzuli