Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Irailak 30. Ordutegi aldaketak DG04, DG04B eta DG09 lineetan.

27 Iraila 2019


Udanan GI-2630 errepideak moztuta irauten duen bitartean eskainitako behin-behineko zerbitzua hobetu eta egokitzeko helburuz, DG04B Arrasate > Zumarraga linea berriaren ordutegiak doitu ditugu, eta horrela, beste lineetara autobus-aldaketa egiteko itxaronaldia murriztu dugu.
 
Horrek, DG09 Ospitalea Zumarraga > Zumarraga > Legazpi > Zumarraga linean goizeko lehen orduan egiten diren Zumarraga-Legazpi zerbitzuak egokitzea ekarri du.
 
Gainera, beste espedizio bat sartu dugu DG09 linea honetan, Zumarragako ospitaleko langileen arratsaldeko txandaren irteerari erantzuteko.
 
Aldaketak datorren irailaren 30ean jarriko dira indarrean.

Kontsultatu ordutegiak gure webguneko bilatzailean.

Zerrendara itzuli