Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Cookieen politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak analizatzeko eta hobetzeko.

Zer dira cookieak?

Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan, telefonoan, tabletan edo erabiltzen duen beste edozein gailutan biltegiratzen diren informazio kantitate txikiak dira, zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazio jakin bat gogora dezan. Informazio horri esker, erabiltzaile jakin bat bezala identifika zaitzake, eta zure hobespen pertsonalak edo bisitak nahiz webgunean nabigatzen eman duzun denbora bezalako informazio teknikoa gorde ditzake. Informazio hori erabiltzeak ahalbidetzen du webgunea dagoen zerbitzariak erabiltzailearen nabigatzailea ezagutzea, eta, horri esker, adibidez, erregistratutako erabiltzaileari eremuetan sartzen uzten dio bisita bakoitzean erregistratu behar izan gabe, eta hurrengo bisitetan haren hobespenak (hizkuntza, herrialdea eta abar) gogoratzen ditu. Halaber, informazio hori erabil daiteke webguneko audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta erabiltzaileari nabigazioaren arabera publizitate pertsonalizatua erakusteko.

Nork erabiltzen du cookieen informazioa?

Avanza Spain SLU (aurrerantzean, “AVANZA”) sozietateak eta beste hirugarren batzuek pesa.net webgunean (aurrerantzean, “webgunea” edo “ataria”) erabiltzen dituzte Cookieen politika honen “Zer cookie erabiltzen dira webgunean?” atalean jasotako taulan zehazten diren cookieak. Taula horretan adierazten dira, halaber, hirugarrenek kudeatzen dituzten cookieetan biltegiratutako informazioa erabiltzen duten kanpoko erakundeak.

Zer-nolako kukiak erabiltzen ditu AVANZAk eta zertarako?

  • AVANZAk honako cookie mota hauek erabiltzen ditu webgunean, ondoren adierazten diren helburuekin:
  • Behar-beharrezko cookieak: webgunearen funtzionalitate nagusia ahalbidetzen dute, hala nola erabiltzailearen saio-hasiera eta kontuaren administrazioa. Webgunea ezin da behar bezala erabili behar-beharrezko cookieak gabe.
  • Errendimendu-cookieak: bisitariek webgunea nola erabiltzen duten ikusteko erabiltzen dira. Adibidez, web-orriaren erabiltzaileen jarraipena egitea eta haien portaera analizatzea ahalbidetzen duten cookie analitikoak. Cookie mota horren bidez bildutako informazioa web-orriaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, hartara hobekuntzak sar baitaitezke zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabileraren datuen analisiaren arabera. Cookie horiek alderdi ugari analizatzen dituzte: web-orrirako eta zenbait produktu-fitxatarako bisitari kopurua, bisiten jatorria, eguna eta ordua, plataforma, banner batean egindako klik kopurua, erabiltzaileek nahi duten edukia aurkitzeko erabiltzen dituzten bilaketa-hitzak… Horrela, AVANZAk oso bitarteko baliagarria erabiltzen du webgunean hobekuntzak sartu ahal izateko eta erabiltzaileek zer eduki edo diseinu hobesten duten jakiteko.
  • Orientazio-cookieak: bisitariak hainbat webguneren artean identifikatzeko erabiltzen dira; adibidez: eduki-bazkideak eta banner-sareak. Enpresek cookie horiek erabil ditzakete bisitarien interesen profila sortzeko edo beste webgune batzuetan garrantzizko iragarkiak erakusteko.
  • Cookie funtzionalak: webgunean zehar nabigatzea, dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzea eta webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzea ahalbidetzen duten cookieak dira. Cookie horiek ahalbidetzen dute, adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, erosketa bat osatzen duten elementuak gogoratzea, erosketa-prozesua egitea, ordainketa kudeatzea, zerbitzuaren segurtasunari lotutako iruzurra kontrolatzea, zerbitzuak funtzionatzeko erabiltzen duen softwarearen lizentziak fakturatzeko bisitak kontatzea, nabigazioan zehar segurtasun-elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak hedatzeko edukiak biltegiratzea, edo eduki dinamikoak gaitzea (adibidez, testu edo irudi baten karga-animazioa).
  • Sailkatu gabeko cookieak: beste kategoria batekoak ez diren edo kategorizazio-prozesuan dauden cookieak dira.

Nola kudeatu cookieak?

Erabiltzaileak edozein unetan kudea ditzake webgunean cookieak erabiltzeari buruzko bere hobespenak. Horretarako, orri-oineko botoiaren bitartez sar daiteke AVANZAk gaitutako konfigurazio-panelean.

Era berean, erabiltzaileak honako hauek aktiba ditzake:

  • Nabigazio pribatua. Horren bidez, nabigazio-historia, webguneetako pasahitzak, cookieak eta bisitatzen dituen orrien bestelako informazioa gordetzeari uzten dio erabiltzailearen nabigatzaileak.
  • Ez arakatzeko funtzioa. Horren bidez, erabiltzaileak bisitatzen dituen webguneei nabigazio-ohiturak ez arakatzeko eskatzen die nabigatzaileak.

Azkenik, jakinarazten dizugu zure ordenagailuan edo gailuan instalatutako cookieak baimendu, ezagutu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez edo bertan berariaz gaitutako cookieen konfigurazio-panelaren bitartez egin dezakezula. Erabiltzaileak edozein unetan konfigura dezake bere nabigatzailea, cookieen instalazioa desgaituta eta aurretik instalatutakoak ezabatuta. Cookieak instalatzeko baimenik ematen ez baduzu, litekeena da webgunearen funtzionalitate eta/edo zerbitzu batzuk eskuratu ezin izatea eta, hortaz, nabigazioan izan dezakezun esperientzia hain atsegina ez izatea.

Google Analytics erabiltzeari buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen: http://www.google.es/intl/es/analytics/.

Cookieak nola kudea ditzakezun jakin nahi baduzu, informazio gehiago duzu honako esteka hauetan: