Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Esku-eskura dituzu gure
zerbitzu guztiak.

Kontsultatu gure bilatzailean edo deskargatu
interesatzen zaizkizun ordutegiak, ibilbideak edo tarifak.



Kontsultatu gure ordutegiak.

Helmugara iristeko eta geralekuetatik pasatzeko ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta aldaketak jasan ditzakete.
Aldaketak jasan dezaketen ordutegiak, astelehenetik larunbatera jaiegunetan, hauen bezperan eta hurrengo egunetan.

Kontsultatu gure ordutegiak.

Linearen bati buruzko kontsulta egiteko, lehenik, ibilbidea egingo duzun eguna hautatu. "Data" hitzaren azpiko ikono karratua sakatu eta pantailan agertuko dira hilabete honi eta hurrengoari dagozkien egutegiak. Hautatu egun bat, bere gainean klik eginda, besterik gabe.

Ondoren, hautatu irteerako herria goitibeherako menuan eta, amaitzeko, hautatu, modu berean, helmugako herria.

Sistemaren erantzuna automatikoa da; norberak sartutako datuaren araberako emaitza ematen du, eta aukera ematen du, aldi berean, informazio osagarria eskuratzeko ibilbide horren itzulera-aukerena (sakatu "ikus itzulera"), aurreko nahiz hurrengo egunean bidaiatzeko aukerena (sakatu “ikusi aurreko eguna” edo “ikusi hurrengo eguna”), eta baita ibilbideko geltokiena ere (ibilbide bakoitzaren eskuineko ikonoa sakatuta).

Azkenik, emaitza horiek inprimatu egin ditzakezu, orriaren goiburukoan dagoen inprimagailuaren ikonoa sakatuta edota orriaren oineko "emaitzak inprimatu" testua sakatuta. Kontuan izan zure kontsultak emaitza anitz izan dituenean elkarren jarraiko zenbait orritan agertuko direla.

Linea baten ordutegi osoa lortu nahi baduzu, egin klik esteka honen gainean  esteka.