Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Presakoa eraginkortasunez
garraiatzen dugu.

Prezio lehiakorrak eta berehala entregatzeko bermea, horiek dira gure zerbitzuaren gakoak.

Paketeria

Gure paketeria- eta baliza-zerbitzuak gero eta eskari handiagoa duten aukerak dira. Horren arrazoia izan da, neurri handi batean, gure prezioen lehiakortasun hobezina uztartu dugula gure esku jartzen dituzten bidalketa guztiak berehala entregatzen direla guztiz bermatzearekin. Zerbitzua gure linea guztietan eskaintzen dugu, nazioartekoetan eta Bilboko aireportua jatorri edo helmuga duten zerbitzuetan izan ezik.

Horretarako, presako paketeria-bidalketa eskaintzen dizugu:

Paketeria geraleku batetik bestera bidaltzea:

Zure paketea autobusera eraman eta gidariari entregatzen diozu jatorriko herriko geralekuan, eta hartzaileak autobusa iristen denean jasoko du. 

Ezinbestekoa da hartzailea helmugako geralekuan egotea bere paketea garraiatzen duen autobusa iristeko zain. Transportes Pesa SAk ez du bere gain hartzen paketeak entregatzeko erantzukizunik, baldin eta autobusa iristean hartzailea haiek jasotzera agertzen ez bada. 

Paketeria garraioa ordainduta bidaltzen da; beraz, bidaltzaileak eskudirutan ordaindu behar dio autobus-gidariari paketearen pisuaren arabera dagokion tarifaren zenbatekoa.

Paketeria zerbitzuaren salneurriak

Zerga-oinarria %21ko BEZ Guztira Gehienez
5,91 1,24 7,15 1KG.
5,91 1,24 7,15 5KG.
6,82 1,43 8,25 10KG.
7,89 1,66 9,55 15KG.
8,84 1,86 10,70 20KG.
10,46 2,19 12,65 25KG.
11,86 2,49 14,35 30KG.