Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Aste Santurako zerbitzuen funtzionamendua.

25 Martxoa 2015

Apirilaren 1ean (asteazkena), lanegun diren ostiraletako ordutegiarekin zirkulatuko dute zerbitzuek.

Eskoriatzatik 13:30ean irteten den DG03 lineako zerbitzuak ez du Urtzatzan (Gureak) zeharreko ibilbidea egingo; geraleku guztiei egingo die zerbitzu, baita Zumarragako Eskualdeko Ospitaleari ere. Linea horretan bertan, Eskoriatzatik 16:00etan irteten den zerbitzuak, alabaina, Urtzatzako geldialdia egingo du, baina ez dio zerbitzu egingo Zumarragako Eskualdeko Ospitaleari.

Apirilaren 2an, 3an, 5ean eta 6an zerbitzuak jaiegunetako ordutegiarekin egingo dira eta apirilaren 4an lanegun diren larunbatetako ordutegiarekin; hori izango da DG40G Eibar>Soraluze>Bergara>Arrasate>Aretxabaleta>Eskoriatza eta DG41G Oñati>Arrasate>Aretxabaleta>Eskoriatza>Leintz Gatzaga lineetako gaueko zerbitzuek zirkulatuko duten Aste Santuko egun bakarra.

Gogorarazten dizuegu gure zerbitzuei buruzko zalantzarik izanez gero www.pesa.net web-orria kontsulta dezakezuela, eta bezeroen laguntza-telefonoan (900121400) ere argibideak eska ditzakezuela egunero 07:30etik 21:30 arte.

Zerrendara itzuli