(03-02-2023)
Otsailak 5. EPEko zerbitzu bereziak.
Barakaldoko BECen egingo diren EPEko hautaprobak direla eta, Lurraldebusek eta Avanza Movilidad Gipuzkoak zerbitzu bereziak jarriko dituzte ordutegi horrekin.
DO01 07:30 Donostia-Zarautz-Bilbo. Bilbo, 08:45.
Bilbon Metroa erabil dezakezue Ansioko geralekura joateko (BEC).
Txartelak eskuragarri daude www.pesa.net webgunean, auto-salmentako makinetan, Lurticket APPan eta txarteldegietan.
Erosi bidaia-txartela aldez aurretik.
(31-01-2023)
Geraleku berriak DG40G gaueko linean.
Otsailaren 1etik aurrera, DG40G Eibar> Soraluze> Bergara> Arrasate> Aretxabaleta>Eskoriatza lineak, Soraluzen, Sagar-Errekako geltokia egingo du Eskoriatzarako noranzkoan eta Baltegieta Eibarrerako noranzkoan.
(11-11-2022)
DG05D. Geralekua ezabatua.
Arlabango portuan lanak egin behar direnez, azaroaren 11tik aurrera, DG05D linean, Marisako geltokia kendu egingo da, beste abisu bat eman arte.
(01-07-2022)
EMAS ingurune-adierazpena.
AVANZAk konpromiso garbia hartu du gizartearekin eta ingurumenarekin, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.Konpromiso horri atxikita, AENORek 2022ko otsailan egindako auditoria gainditu ondoren, akreditazio-erakunde horrek ziurtatu du AVANZA MOVILIDAD GUIPUZKOA SAk ingurumena kudeatzeko daukan sistemak 1221/2009 Erregelamenduaren (EE) —2017/1505 Erregelamenduak (EB) eta 2018/2026 Erregelamenduak (EB) aldatua— eskakizunak betetzen dituela.
Jarduera hauetarako: Errepidean zeharreko bidaiarien erabilera orokorreko garraio erregularra, administrazio-emakidetan:
-LUR DG-07 Bilbo - Donostia - Debagoiena eta Gasteizekiko loturak.
Enpresaren flotako ibilgailuak mantentzeko zerbitzua.
-INT-8/2017 (Bilbo - Baiona).
Hemen egiten dira: Musakola auzoa, zk.g.20500 - Arrasate (Gipuzkoa)
Balidazio-data: 2022-05-25
[1_DMA.pdf]