Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Eusko Jaurlaritzak Transportes Pesaren ingurumen arloko lana saritu du

02 Otsaila 2016

Transportes Pesak ezagumendu publikoa jaso du lehendakari Iñigo Urkulluren eskutik joan den otsailaren 2an Gasteizko Lehendakaritzaren egoitzan, urte hauetan guztietan ingurumen-kudeaketaren alorrean egiten ari den lanarengatik.

Mugarri garrantzitsu hori aurrez jasotako beste batzuei gehitzen zaie. Izan ere, beste urte batez sartu dute gure enpresa EMAS erregistroan (Eco-Management and Audit Scheme). Europar Batasunak bultzatzen duen erregistro horrek enpresen ingurumen-bikaintasuna saritzen du, ingurumena kudeatzeko sistema zorrotza borondatez ezartzeko egiten duten ahaleginaren balioa nabarmenduz.EMAS ziurtagiria duten erakundeek, Transportes Pesak esaterako, plus bat eskuratzen dute bermean, eraginkortasunean eta gardentasunean, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak oso positiboki baloratzen du, erakunde-ezagumendu honek orain ziurtatzen duen moduan.

Transportes Pesako langile guztientzat diploma hori oso ezagumendu garrantzitsua da, urte askotan kalitatean, ingurumenean eta prebentzioan egiten ari diren lana eskertzen baitie nolabait ere. Horri esker lortu ditu erakundeak, hain zuzen ere, bere sektorean aplikatzekoak diren ziurtagiri garrantzitsuenak –ISO 9001, ISO 14001, OHSAS 18001, UNE 13816 eta EMAS III–,AENOR normalizazio-erakunde ospetsuak emanak.

Azken sari hori Transportes Pesak beste erakunde batzuengandik jaso dituenei gehitzen zaie, hala nola EMAKUNDEk enpresa barruko aukera-berdintasunaren alorrean emandakoari eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren moduan emandakoari. Horrek argi eta garbi islatzen du erakunde osoan zer-nolakoa den bizi dugun errealitatearekiko sentsibilizazioa, horixe baita, azken batean, errepideko garraio publikoaren esparru profesionaletik eskaintzen ditugun zerbitzuen hartzailea.

 

Zerrendara itzuli