Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Maiatzaren 7a.- Osakidetzaren azterketak Barakaldoko BECen.

27 Apirila 2016

Osakidetzak hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketak antolatu ditu maiatzaren 7an Barakaldoko BECen. Lehen azterketa 08:30ean hasiko da. Bertaratzeko aukera izan dezazun, Lurraldebusek eta PESAk irteera berezi hauek antolatu dituzte:

06:00 Donostia (Atotxako autobus-geltokia) - 06:15 Zarautz (Suhiltzaileen biribilgunea) - Bilbo (Termibus)

06:15 Arrasate (Garibai) - 06:30 Oñati (Postetxea) - 06.35 San Prudentzio - 06:45 Bergara (Ibargarai) - 07:45 (Termibus).

Bilbon, Termibusetik Metro Bilbaoren bidez joan zaitezke Barakaldoko BECera, San Mames geltokitik Ansioraino.

Leku berean egingo den 12:30eko azterketarako linea erregularreko gainerako zerbitzuak erabil ditzakezu.

Erosi bidaia-txartela aldez aurretik Donostiako txarteldegian edo www.pesa.net salmenta-plataforman. Irteera 06:00etan duen Donostia-Zarautz-Bilbo bidaldirako bidaia-txartelak maiatzaren 6ko 20:30 arte salduko dira. Irteera horretan ez da bidaia-txartelik salduko autobusean bertan.

Zerrendara itzuli