Bruce Springsteenen kontzerturako zerbitzu bereziak.- 2016ko maiatzaren 18a
05 Maiatza 2016
Bruce Springsteenek maiatzaren 17an Donostiako Anoetako estadioan egingo duen kontzertua dela-eta, Transportes Pesa, SAk zerbitzu bereziak egingo ditu maiatzaren 18an, irteera hauekin:
01:30: Donostia-Bilbo
01:30: Donostia-Gasteiz
01:30 Donostia-Elgoibar-Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza
Irteera Donostiako autobus-geltokitik (Atotxa) egingo da. Geltokira iristeko Dbus-eko 17 linea erabil daiteke.
Bidaia-txartelak Donostiako, Bilboko eta Gasteizko txarteldegietan egongo dira salgai, apirilaren 20tik maiatzaren 17ko 20:30 arte. Era berean, www.pesa.net plataformaren bitartez ere eros daitezke bidaia-txartelak.
Zerbitzu bereziaren bidaia-txartelaren prezioa 13,45 euro da, eta Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordain daiteke, baina ez du tarifa-deskonturik izango.
Autobusean bertan ez da bidaia-txartelik salduko.
Informazio gehiago 900121400 telefonoan.
Zerrendara itzuli