PESA Emakundek bultzatutako Bai Sarean
09 Apirila 2018
Martxoaren 19an, Transportes PESAk Bai Sarearekiko atxikimendua sinatu zuen. Emakundek bultzatutako sare horretan, erakunde laguntzaileen bereizgarria duten izaera eta tamaina askotako 60 enpresak espazio bat sortzen dute enpresetan berdintasun-planek eta berdintasunaren aldeko ekintzek duten inpaktua areagotzeko. Transportes PESA Bai Sarearen talde eragilearen barruan dago eta, beste erakunde batzuekin batera, neurriak proposatuko ditu enpresan bertan zein gizartean berdintasuna nabarmenagoa izan dadin.
Zerrendara itzuli