Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Covid-19. Erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragoztea

13 Martxoa 2020

Lurraldebusen zerbitzuetan, erabiltzaileen eta gidariaren arteko kontaktua eragozteko neurriak hartu dira.
Horretarako:

- Ezin da eskudirutan ordaindu.

- Ibilbide ertain eta laburretan: Mugi txartela bakarrik erabiliko da bidaia-txartela ordaintzeko. Mugi txartela ez duenak, ohiko kiosko eta saltokietan eskura dezake (informazio gehiago www.mugi.eus edo 943 000 117 telefonoan).
- Ibilbide luzeko bidaietan, gidariari bidaia-txartela aurreko ateko kristalaren atzetik erakutsi eta onartu ondoren, atzeko atetik igo beharko da autobusera.

- Autobusaren aurreko atetik sarbidea itxiko da. Atzeko ateetatik bakarrik sartu ahalko da autobusera, eta atzeko ateetako makinak bakarrik erabiliko dira, sarreran eta irteeran, Mugi txartelarekin bidaiatzeko.

Gidariarengana gerturatzea saihesteko, zinta bat jarriko da gidariaren atzeko aldean.

Zerrendara itzuli