Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Athletic-Real: 2015eko Zerbitzu berezia.

18 Apirila 2015

Apirilaren 28an, Athletic-Real arteko derbia jokatuko da San Mames futbol zelaian 22.00etan.

Transportes Pesa, S.A.-k, partidua ikusi ondoren etxera bueltatzeko, Bilbotik (Termibus)  00.30etan aterako den  autopistaz zuzeneko zerbitzu berezia eskaintzen dizu.

Bi motatako bidaia‑txartelak salduko dira:

Joan-etorriko bidaia-txartela: aukera ematen du Donostia-Bilbo lineako apirilaren 28ko edozein emakida-zerbitzu erabiltzeko eta Bilbo eta Donostia arteko 00:30eko zerbitzu berezian itzultzeko. Bidaia-txartel horren prezioa 25,00 eurokoa da.

Itzulerako bidaia-txartela: bidaia-txartel bakarreko txartelaren titularrei zuzendua, Donostia-Bilbo joaneko ibilbidea txartel horrekin ordaindu eta Bilbo eta Donostia arteko 00:30eko zerbitzu berezian itzuli nahi dutenentzat. Itzulerako bidaia-txartelaren prezioa 13,25 eurokoa da.

Bidaia-txartelak Bilboko eta Donostiako txarteldegietan jarriko dira salgai apirilaren 20an, eta apirilaren 28ko 20:30 arte salduko dira. Autobusean bertan ez da salduko 00:30eko Bilbo-Donostia zerbitzu berezirako bidaia-txartelik.

Zerrendara itzuli