Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Ordutegi berriak 2015eko irailaren 1etik aurrera.

28 Abuztua 2015

Irailaren 1etik aurrera neguko ordutegiak jarriko dira indarrean.

 

Hiru linea aldatzen dira Debagoienan.

DG03 eta DG04 lineek aldatu egiten dute ibilbidea Zumarragan eta Legazpin eta bi zerbitzu besterik ez dira igaroko Zumarragako Ospitaletik. Linea zirkular horiek Madina eta Santa Marinako geralekuei zerbitzu egingo diete Bergaran, zerbitzu zirkularren eskaintzan integratuta geratuko dira-eta. Linea horretan integratuta geratuko da orain arte bereiz egiten zen Arrasate - Bergara (Madina) - Arrasate ibilbidea.

DG09 Ospitalea-Zumarraga-Legazpi-Ospitalea linea.- Hiri barruko ibilbidea duen linea berri bat zirkulatzen hasiko da, 2015eko martxoaren 1a baino lehen zuen ordutegi eta ibilbide berarekin. Linea horrek Urola Garaia Zumarragako Ospitalearekin komunikatuko du eta zerbitzu-eskaintza DG03 eta DG04 lineetako zirkularrekin osatuko du, ezabatu egin baitute Legazpin eta Zumarragan barnako ibilbidea baina geldialdiak egiten baitituzte herri horietako errepide nagusian.

Ermua-Gasteiz-Ermua konexio berria.- DG05 Eibar-Gasteiz-Eibar lineak Ermuraino zabaltzen du ibilbidea hainbat zerbitzu eta ordutegitan. Horrela, Gasteiz-Debagoiena-Eibar eta Ermua eta alderantzizko ibilbidea bi noranzkoetan konektatuta egongo dira zerbitzu horietan asteko egun guztietan.

Eskatu informazioa 900121400 telefonoan edo webgune honetako ibilbideen bilatzailean

Zerrendara itzuli