Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Donostiako txarteldegia.- Bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da.

05 Otsaila 2016

Donostian, Atotxako autobus-geltoki berriko txarteldegian, bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da, bidaiariek aukera izan dezaten bidaia-txartelak txarteldegian itxaron beharrik gabe erosteko. Bidaia-txartelak saltzeko modu berri honetan Lurraldebus edo Mugi txartelarekin eta zordunketako zein kredituko banku-txartelekin egin daiteke ordainketa. Bidaia Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordainduz gero, egindako bidaiak txartel horretan metatuko dira, gero tarifetan deskontuak lortzeko.

Loiuko aireportua, Bilbo eta Gasteiz helmuga dituzten zerbitzuetarako eta Frantziarako nazioarteko zerbitzuetarako bidaia-txartelak eros daitezke salmenta-makina automatiko horretan.

Aipatutako helmugetara joan behar duten bidaiariak animatzen ditugu, txarteldegia jendearentzat itxita dagoen ordutegian bidaia-txartela salmenta-makina automatiko horretan erostera, autobusean bertan erosi beharrean. Erosoagoa izango da bidaiarientzat eta arindu egingo du zerbitzuaren irteera.

Salmenta-makina automatikoan erositako bidaia txartelak ezin izango dira aldatu edo itzuli.

 

Gainera, salmenta-makina automatiko berri horretan bidaia-txartelak Internet bidez saltzeko plataformaren bidez erositako bidaia-txartelak inprimatu ahal izango dira. Beraz, bidaiariak ez du etxean inprimatu beharrik izango eta garraio-tituluarekin sartu ahal izango da autobusean.

Donostiako txarteldegiko salmenta-makina automatikoa erabilgarri egongo da, aipatutako helmugetarako bidaia-txartelak erosteko zein Internet bidez erositako edozein helmugatarako bidaia-txartelak inprimatzeko, Atotxako autobus-geltokia jendearentzat irekita dagoen ordutegi berean.

Bidaia-txartelak erosteko plataforma berri honen funtzionamendua erraza da oso. Txarteldegiko langileek eta bezeroentzako arreta-zerbitzuak behar diren aholku guztiak emango dizkiote salmenta-makina automatikoari buruzko zalantzak dituen edonori.

Bilboko eta Gasteizko txarteldegietan, Loiuko aireportuko terminalean eta Zarauzko geralekuan ere aurki egongo da erabilgarri bidaia-txartelak saltzeko makina automatiko hori.

 

 

Zerrendara itzuli