Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Bilboko txarteldegia.- Bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da.

16 Otsaila 2016

Bilboko txarteldegian bidaia-txartelak saltzeko makina automatikoa instalatu da, bidaiariek aukera izan dezaten bidaia-txartelak txarteldegian itxaron beharrik gabe erosteko. Bidaia-txartelak saltzeko modu berri honetan Lurraldebus edo Mugi txartelarekin eta zordunketako zein kredituko banku-txartelekin egin daiteke ordainketa. Bidaia Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordainduz gero, egindako bidaiak txartel horretan metatuko dira, gero tarifetan deskontuak lortzeko.


Donostia helmuga duten zerbitzuetarako eta Frantziarako nazioarteko zerbitzuetarako bidaia-txartelak eros daitezke salmenta-makina automatiko horretan.


Aipatutako helmugetara joan behar duten bidaiariak animatzen ditugu, txarteldegia jendearentzat itxita dagoen ordutegian bidaia-txartela salmenta-makina automatiko horretan erostera, autobusean bertan erosi beharrean. Erosoagoa izango da bidaiarientzat eta arindu egingo du zerbitzuaren irteera.

Bilbon instalatu den salmenta-makina automatiko hori Donostian abian jarri denaren osagarria da. Datozen egunotan Gasteizko autobus-geltokian ere beste salmenta-makina automatiko bat jarriko da. Hortaz, hiru euskal hiriburuek eskainiko dute bidaia-txartelak laguntzarik gabe erosteko aukera.

Gainera, salmenta-makina automatiko berri horretan bidaia-txartelak Internet bidez saltzeko plataformaren bidez erositako bidaia-txartelak inprimatu ahal izango dira. Beraz, bidaiariak ez du etxean inprimatu beharrik izango eta garraio-tituluarekin sartu ahal izango da autobusean.

Zerrendara itzuli