Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

Bergara. Kilometroak 2016. Urriaren 2a.

23 Iraila 2016

Urriaren 2an Kilometroak 2016 ospatuko da Bergaran. Lurraldebusek eta PESAk joan-etorrien beharretara egokitu dute zerbitzu-eskaintza. Debagoieneko DG03, DG04 eta DG05 lineetako zerbitzuak lanegunetako ordutegiarekin ibiliko dira. DG08 Oñati-Eibar lineak ordubetez behin egingo ditu bidaldiak. Gainera, DG07 Donostia-Arrasate lineak ordubetez behingo maiztasuna izango du. DG01 Bilbo-Bergara lineako autobusek errefortzuak izango dituzte igandeetako bidaldietan.

Horrez gain, zerbitzuak antolatuko dira Eibartik Bergarara, Euskotrenen bidez armagintzaren hirira joaten diren bidaiariak eramateko. Tratamendu bera izango du Zumarraga-Bergara lineak, RENFEren bidez joaten diren bidaiariak hartzeko.

Bergaran geldialdi bakarra egingo da Ibargarain (autobus-geltokia).

Donostiatik, Zarauztik, Bilbotik edo Gasteiztik Bergararaino joan behar baduzu, eskertuko genizuke bidaia-txartelak aldez aurretik erostea txarteldegietan, salmenta-makina automatikoetan edo bidaia-txartelak Internet bidez erosteko plataforman (www.pesa.net). Kontsultatu ordutegiak esteka honetan.

 

Zerrendara itzuli