Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes PESA, S.A.

Igandea, 26 Maiatza 2013 06:50

Hizkuntza aukera

  • Zumarraga: Maiatzaren 20 egunetik aurrera, Legazpi – Zumarragako ospitalea linean geltoki berriak Informazio gehiago berrien atalean.
  • Bilbo. Hirian sartzeko sarrera berriak maiatzaren 17ko 22:00etatik aurrera. Informazio gehiagorako berrien atalean.
  • Aldez aurreko salmentarik ez da izango maiatzaren 30rako, eta egun horretan irteerarik hurrenerako bakarrik salduko dira txartelak.
  • Eibar: Maiatzaren 27tik eta abisu berri eman arte geralekuen aldaketa. Informazio gehiagorako berrien atalean.

Nabigazio-menura joan

Ordutegien kontsulta

Helmugara iristeko eta geralekuetatik pasatzeko ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira eta aldaketak jasan ditzakete.
Aldaketak jasan dezaketen ordutegiak, astelehenetik larunbatera jaiegunetan, hauen bezperan eta hurrengo egunetan.


Jarrai gaitzazu Twitterren!

Berriak

  • 24-05-2013

    Eibar: Maiatzaren 27tik aurrera eta abisu berri eman arte geralekuen aldaketa.

    Eibarko Udaltzaingoak jakin arazten digu, Untzaga Plazan lanak egingo diren eraginez, astelehenetik, hilak 27tik aurrera eta abisu berri eman arte, hiriaren erdigunea trafikoarentzat itxiko da, igande bezala. Hau dela eta Bidebarrieta eta Azitain autobus geralekuak ezabatuko direla. Autobus zerbitzu guztiak Egogainen besterik ez dira geldituko.

  • 23-05-2013

    2013ko maiatzaren 30a – Gutxieneko zerbitzuak.

    Transportes Pesa, SA-ko Enpresa Batzordeak erabaki du 2013ko maiatzaren 30rako deitua den greba orokorrarekin bat egitea.

    Horregatik, ibiliko diren lineak gutxieneko zerbitzuen ordutegiz ibiliko dira.

    Txarteldegiek, era berean, ordutegi hauek izango dituzte bidaia egin nahi duten pertsonei arreta emateko:

    Donostia/San Sebastián: 06:00/07:00 – 08:00/08:30 – 09:00/10:15 – 13:00/13:30. Arratsaldez, txarteldegia itxita egongo da.

    Bilbao: 06:00/06:30 – 07:30/08:00; 12:30/13:00 – 13:30/14:00 – 14:30/15:00 – 18:30/19:00 – 20:30/21:30.

    Vitoria/Gasteiz: Ohiko txarteldegi-ordutegia izango du.

    Aldez aurreko salmentarik ez da izango maiatzaren 30rako, eta egun horretan irteerarik hurrenerako bakarrik salduko dira txartelak.

    [1_2013-05-30._Funtsezko_zerbitzuak__Horarios_servicios_esenciales.pdf]

  • 16-05-2013

    Bilbo. Hirian sartzeko sarrera berriak maiatzaren 17ko 22:00etatik aurrera. Bilboko U...

    Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi dute maiatzaren 17ko gaueko 22:00etatik aurrera, Sabino Aranan kokatutako Bilboko sarrera eta irteera betiko kenduko direla, eta sarrera berria Olabeaga ‒ San Mames izango dela.
    Trafiko-aldaketa horrek eta Termibuseko autobus-geltokiko berrantolaketak auto-ilarak eta, ondorioz, Bilbo abiapuntu edo helmuga duten zerbitzuen irteera- eta helmuga-ordutegietan atzerapenak eragin ditzakete.
    Barkatu eragozpenak.

  • 15-05-2013

    Zumarraga: Legazpi – Zumarragako ospitalea linean geltoki berriak.

    Maiatzaren 20 egunetik aurrera, Legazpi – Zumarragako ospitalea lineak bi geltoki berri izango ditu Zumarragan:

    Ospitalerako norabidean: San Gregorio kalea, 6.
    Legazpirako norabidean: San Gregorio kalea, 11.

  • 15-05-2013

    Transportes Pesa, SA-k berriro ere eskuratu ditu honako ziurtagiri hauek: UNE EN ISO ...

    Transportes Pesa, SA-k berriro ere eskuratu ditu, aurten berriro ere, AENOR ziurtagiriak honako nazioarteko arauetan: UNE EN ISO 9001:2008, erakundearen barne-kudeaketaren kalitateari dagokiona; UNE EN 13816:2003, errepidean pertsonak garraiatzen dituzten enpresen espezifikoa; UNE EN ISO 14001:2004, erakundearen ingurumen-kudeaketari dagokiona bai pertsonen kontzientziazio- eta prestakuntza-gaietan, eta baita hondakinak sortzeko eta kudeatzeko kontrolari dagokionez; OHSAS 18001:2007, lanpostuko segurtasunaren eta osasunaren prebentzioari eta kudeaketari dagozkion materia guztiak arautzen ditu, garraiatzen ditugun pertsonen segurtasunean eragina izan dezaketen alderdi horiek barne.
    Ziurtagiri hauek partekatu nahi ditugu beren joan-etorriak gurekin egitea erabakitzen duten bezeroekin, eta eskertu nahi diegu egunero ematen diguten babesa helburu hauek eta beste batzuk eskuratzeko.

  • 15-05-2013

    Transportes Pesa, SA-k euskararen erabileraren normalizazioaren aldeko apustua egin d...

    Transportes Pesak, jarduera-maila guztietan, apustu egiten du bere langileen eta bezeroen behar linguistikoak asetzeko. Horregatik, aspaldidanik ari da barneko eta kanpoko harremanetarako euskararen erabilera bultzatzeko eta sustatzeko ekintzak egiten.
    Horren adibide dugu, hemendik gutxira Eusko Jaurlaritzaren politika linguistikoaren sailburuordetzak sustatutako ebaluaketa-prozesu baten parte hartu behar duela, kudeaketa linguistikoaren BIKAIN kudeaketa linguistikoaren kalitate-ziurtagiria eskuratzeko helburuarekin, eta horrek egiaztatuko du Transportes Pesak euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa sustatzen duela.
    Egiteko garrantzitsu horretan aipatu beharra dago erakundeko bezeroek nahiz langileek betetzen duten funtzioa, beren partaidetzarekin eta proposamenekin Transportes Pesak lehentasunezko postuari eusten baitio gure herrialdeko errealitate linguistikoan.

  • 15-05-2013

    Transportes Pesa, SA-k ingurumena babesten du

    Transportes Pesak badaki beharrezkoa duela ahalegin handi bat egitea bateragarriak izan daitezen bere jardueraren garapena eta ingurumenaren babesa, ekarpen horrekin herritar guztioi bermatzeko natur ingurumen osasungarria izaten jarraituko dugula.
    Ingurumenaren kalitatea hobetzen garraioak bete dezakeen funtzioa oso garrantzitsua izanik, Transportes Pesan lan egiten dugu ez soilik eskaintzen dugun zerbitzua hobetzeko, baita gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua murrizteko ere.
    Horren froga dugu duela hainbat urte Transportes Pesak hartutako konpromisoa, ingurumeneko ISO 14001 nazioarteko ziurtagiria eskuratu zuenean. Orduan, dagoeneko, aitortu zitzaigun denok antolakuntza-mailan egindako ahalegina, ingurumenarekin dugun jarrera aztertzeko eta, pixkanaka, hobetzeko helburuarekin.
    Ordutik, hainbat jarduera egin ditugu hondakin gutxiago sortzeko, horien kudeaketa kontrolatzeko, gure ibilgailuek igortzen dituzten gas kutsagarrien bolumena murrizteko eta energia berriztagarriak aztertzeko eta erabiltzeko, gure zerbitzuen kalitateari eragin gabe, ingurumenean eragin dezaketen kaltea murrizteko.
    Ahalegin horretan urrats oso garrantzitsua eman du Transporte Pesak EMAS III europar erregistroan sartzean. Horrek, nazioarte-mailan gure ahalegina aitortzeaz eta ingurumen-legea zorrotz betetzea eskatzeaz gain, lan-tresna garrantzitsua eskaintzen digu, gure zerbitzuetan bateragarri izaten jarrai dezaten kalitate-berme handienak eta ingurumenarekiko errespetu saiatua.

  • 15-03-2013

    Gasteizetik autobus-aldaketak.

    Gasteizen abiapuntua duten Mugi edo Lurraldebuseko txartel jabe guztiek, autobus aldaketak egin nahi baldin ba dituzte, lehiatilatik pasa behar dute, bere txartelak erosteko.

  • 08-02-2013

    Laneko sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako protokoloa sinatu du Transpo...

    Transportes Pesa, SA-ko zuzendaritzak eta langileek laneko sexu-jazarpenaren eta jazarpen sexistaren aurkako Emakunderen protokoloa sinatu dute, Segurtasun, Laneko Osasun eta Ingurumeneko Batzordearen bidez. Horrenbestez, Transportes Pesa, SA jazarpenik gabeko espazioa da, eta aintzat hartuko dira berdintasunerako, ez diskriminatzeko, osotasun moralerako, intimitaterako eta duintasuna babesteko eskubideak. Enpresako ordezkariek eta alderdi sozialak, sinatutako protokoloaren bidez, irmoki berresten dugu ez dugula inolako genero indarkeriarik onartzen, eta, horrexegatik, laneko sexu-jazarpena eta jazarpen sexistaren arazoa arautu egin dugu, horri aurrea hartzeko pertsonen trebakuntzaren, informazioaren eta arduraren bidez.

  • 05-02-2013

    MC Antonio Baró Sarien diploma jaso du Transportes Pesa, SAk

    Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan prebentzioarekiko konpromisoa erakusten duten enpresen, pertsonen eta erakundeen lana aitortzen dute MC MUTUAL “Antonio Baró” Sariek. Transportes Pesa, SAk 2011ko MC Mutual Antonio Baró Sarien diploma jaso zuen otsailaren 4an. Saria 2012ko abenduan erabaki zen, eta Transportes Pesa, SAko langile taldea osatzen duten pertsonek –Segurtasun, Laneko Osasun eta Ingurumeneko Batzordeak ordezkatuta– Laneko Arriskuen Prebentzioan egindako lana aitortzen du. Arlo honetan aplikatzen den politika saritu berriak nabarmen eragiten du erakunde honetan lan egiten duten langileen segurtasunean, eta, horrela, herritar guztiei zerbitzu seguruagoa eskaintzen zaie.

    Gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztiei MC Antonio Baró Sariaren berri eman nahi diegu, eta etengabe hobetzen jarraitzeko konpromisoaren baitan, segurtasuna arlorik garrantzitsuena dela esan nahi dugu. Sari honek egindako lana berresten du eta Transportes Pesa, SAko pertsona guztientzat trebakuntza ikastaroak antolatzen jarraitzera bultzatzen gaitu, gure ibilgailuei merkatuan dauden puntako aurrerakuntzak aplikatuz, gure langileen eta gurekin bidaiatzea hautatzen duten bezeroen segurtasuna indartze aldera.

Ikusi gehiago...


ipv6 ready

Camino Zubiberri, 16, 20018 Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) - Tlf.: 902 10 12 10 - Fax: