Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren albiste guztiak esku-eskura.

Azken albisteak.

LauhilabetezUdanaitxita

12 Iraila 2019

Irailaren 16an, Oñati eta Legazpi arteko GI-2630 errepidea moztuko da Udanako mendatean egin beharreko lanak direla eta. Honek eragina izango du Lurraldebusen DG04/DG44G Arrasate>Oñati>Legazpi>Zumarragalineetan, bi noranzkoetan.

Bide mozketa honek lau hilabeteko iraupena izango duela aurreikusten da.

Lanek irauten duten bitartean, Lurraldebusek honako zerbitzuak eskainiko ditu:

DG04/DG44G lineek Oñati eta Arrasate udalerriei emango die zerbitzua, Arrasateko egungo ordutegiak mantenduz.

DG09 lineak Legazpi eta Zumarraga artean espedizio berriak egingo ditu lanegunetako goizeko lehen orduan, astelehenetik ostiralera. Espedizio hauek Legazpin “Saturnino Telleria” eta “Urola Industrialdea”, eta Zumarragan “Renfe Geltokia” geralekuetansoilik  egingo dituzte geldialdiak.

DG04B Arrasate>Zumarraga linea berria: Lurraldebusek Zumarragan “Renfe Geltokia” eta Arrasaten “Garibai” geralekuak zuzenean lotuko dituen zerbitzua eskainiko du. Zerbitzu honek Deskargako autobia erabiliko du, bere ibilbidea 25 minututan eginaz. Arrasaten zerbitzua 5:35ean eta Zumarragan 6:05ean hasiko da eta goizeko 9ak arte 30 minutuko maiztasuna izango du. Gainontzean, 60 minutuan behin izango da 13:35 eta 15:35 tartean ezik, tarte honetan 30 minutuan behin izango baita.

Informazio gehiagorako Lurraldebusen www.lurraldebus.euswebgunea eta APP-a kontsultatu edota 900 300 340 doako telefono zenbakira deitu, astelehenetik igandera 8:00etatik 20:00etara.

Zerrendara itzuli