Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Ongi etorri guztiok.

Transportes Pesa SAk mende erdi baino gehiago darama gure herriaren egunerokotasunarekin elkarbizitzan, geografia honen zati handi bat zeharkatzen, herritarrei garraio azkar, merke eta segurua eskaintzeko asmoz. Denbora horretan, gero eta gehiago izan dira gure zerbitzuetan konfiantza izan dutenak; urtean bi milioi eta erdi bidaiari baino gehiago izan dugu. Bidaiari horiek gure enpresan izan duten konfiantzak bultzatu gaitu ilusioarekin eta hobetzeko gogoarekin haztera eta aukera berriak sortzera.

Transportes Pesak, egun, 73 ibilgailu berri ditu flotan, mugikortasun urriko pertsonen garraio-eskakizunetara egokituak eta joan-etorri erosoak eta seguruak eskaintzeko prestatuak. Gure ibilgailuek, batez beste, ez dute 4 urte baino gehiago; beraz, merkatuko flota berrienetakoa da gurea. Herritarrei segurtasun eta erosotasun handiena eskaini nahi diegunez, Transportes Pesa SAn mantentze-lanak egiteko instalazio modernoak dauzkagu, ekipamendurik berrienaz hornituak, gure flota osoa puntu-puntuan eta egoera ezin hobean edukitzeko.

Hori guztia ezinezkoa izango litzateke 232 profesionalek osatutako gizataldea edukiko ez bagenu. Enpresak berak eskaintzen dien prestakuntza zorrotzari esker, trebakuntza-maila handiko 184 autobus-gidari ditugu, bidaiatzeko aukeratzen gaituzten pertsona guztiek bete-betean goza dezaten gure zerbitzuek bereizgarri duten goi-mailako eraginkortasun eta segurtasunaz.

Transportes Pesa SAk AENORen ziurtagiriak eskuratu ditu nazioarteko arau hauetan: UNE EN ISO 9001:2008, erakundearen barne-kudeaketaren kalitateari dagokiona; UNE EN 13816:2003, bidaiariak errepidez garraiatzen dituzten enpresentzat espezifikoa; UNE EN ISO 14001:2004, erakundearen ingurumen-kudeaketari dagokiona, pertsonen kontzientziazioaren eta prestakuntzaren inguruan eta hondakinak sortzeko eta kudeatzeko kontrolaren gainean; OHSAS 18001:2007, lanpostuko segurtasunaren eta osasunaren prebentzioari eta kudeaketari dagozkion gai guztiak arautzen dituena, garraiatzen ditugun pertsonen segurtasun handiagoa ekar dezaketen alderdiak barne.

Pozik gaude helburu horiek betetzeagatik, baina badakigu oraindik ere asko dugula egiteko. Horregatik, lanean jarraitzen dugu gure zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsona guztiei, herritarrei oro har eta gure inguruneari modu batean zein bestean onura ekar diezaieketen hobekuntzak egiteko. Horien artean aipa daitezke: flotako ITS ekipamendua (garraio-sistema adimenduna), gidatze seguruagoa, eraginkorragoa eta ekologikoagoa ahalbidetzen duena; monetika-sistema aurreratua, pertsonen zerbitzurako sarbidea arintzen duena; aniztasun funtzionala duten pertsonen beharretara egokitutako ibilgailuak…

Transportes Pesan oso garbi dugu gure misioa: egunero lan egitea zerbitzuaren prestazioan bikaintasuna lortzeko. Horrek esan nahi du ingurumenarekin arduraz jokatu behar dugula, era berean zaindu behar dugula bidaiarien eta langileen segurtasuna, eta gure bezeroei erraztasun eta erosotasun guztiak eskaini behar dizkiegula, haien gogobetetasunari esker Transportes Pesa SAk zerbitzu-kalitatearen erreferentzia izaten jarrai dezan.