Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Gure Konpromisoa

Transportes Pesa, SAren zuzendaritzak bere konpromisoa adierazi du emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna integratuko duten politikak ezartzeko eta garatzeko, gure erakundearen barruan benetako berdintasuna lortzeko neurriak bultzatzeko eta bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa eta ardura partekatua ahalbidetuko duten neurriak sustatzeko.

Enpresa honen jarduera garatzen den esparru guzti-guztietan, hasi pertsonen hautapenetik eta haien sustapenera iritsi arte, tartean soldata-politika, prestakuntza, lan-baldintzak eta kontziliazioa direla, Transportes Pesa, SAk bere egiten du emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioa, arreta berezia eskainiz zeharkako diskriminazioari eta genero-etena eta “kristalezko sabaia” desagerrarazteari.

Barneko zein kanpoko komunikazioari dagokionez, langileei gai honetan hartzen diren erabaki guztien berri ematen zaie, eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren printzipioarekin bat datorren erakundearen irudia proiektatzen da.

Adierazitako printzipioak praktikan jarri edo gauzatzeko, Transportes Pesa, SAren I. Berdintasun Planean (2013-2016) hezurmamitu ziren eta Transportes Pesa, SAren II. Berdintasun Planean (2016-2020) jarraipena eman zaien berdintasun-neurriak sustatuko dira. Erakundea neurri horiek lantzen ari da gaur egun.

II. Berdintasun Planean helburu estrategikoak eta operatiboak biltzen dituzten programak aurkezten dira, baita horien aurrerabidea, lorpena eta inplementazioa neurtzeko aukera emango duten jarraipen-jarduketak azaldu ere.

Transportes Pesa, SAren jarduera eta ikusgaitasuna dela-eta, izan ere pertsonen linea erregularreko garraio publikoan aritzen baita, erakunde honek adierazi du bere helburua dela, besteak beste, bere ingurunean eta, hortaz, gizartean oro har, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko trakzio-enpresa izatea.

Helburu horiek erdiesteko, erakundeak Berdintasun Taldea eratu du, enpresaren zuzendaritzaren, enpresa-batzordearen eta barneko arlo nagusien (finantza-arloa, bezeroentzako arreta eta gidariak) ordezkariek osatzen dutena.

Transportes Pesa, SAk, hain zuzen ere, Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak emandako “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea” aitorpena du.

Donostia, 2017ko martxoa