Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Zerbitzu gutuna

TRANSPORTES PESA SAk adierazten du bere zerbitzu guztien kalitatea ziurtatzeko asmoa duela. Horretarako, arreta berezia jartzen die herritarren beharrei eta itxaropenei, ingurumenarekin jokabide egokia izateari eta laneko segurtasuna eta osasuna behar bezala kudeatzeari, UNE-EN ISO 9001, UNE-EN ISO 14001, OHSAS 18.001 eta UNE-EN 13.816 arauak betez.

Hori ziurtatzeko, enpresaren antolakuntzan kudeaketa-sistema integratua ezartzen da, honako dokumentu hauetan oinarritzen dena:

  • Kudeaketa-sistema integratuaren eskuliburua.
  • Prozedura operatiboak.
  • Jarraibide teknikoak.
  • Sistemaren erregistroak.
  • Kanpoko beste hainbat dokumentu/erregistro.

TRANSPORTES PESA SAk herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak pertsonalizatuak dira, kasu guztietan, eta beraz, bezeroek eskatutako ezaugarri zehatzetan oinarrituta egiten dira. Horretarako, kudeaketa-sistema integratuak beharrak aztertzen ditu, helburuak ezartzen ditu eta pertsonen garraio publikorako zerbitzuaren kalitatearen neurketak egiten ditu, UNE-EN 13.816 araua oinarri hartuta.

Arrazoi horiek kontuan hartuta, ondoren garatuko dugun zerbitzu-eskaintza sortu dugu:

BEZEROENTZAKO ARRETA

Transportes Pesa SAk bermatzen du bere langile guztiek tratu egokia emango dutela; erraz identifika daitezke beren uniformeengatik.

Gainera, bezeroentzako arreta-telefonoa ere badu, baita galdutako gauzak kudeatzeko protokoloa ere.

IBILGAILUETAKO EKIPAMENDUAREN FUNTZIONALTASUNA

Ibilbide luzeko lineetan, Transportes Pesa SAko autobusek banakako argia eskaintzen dute eserleku guztietan; eserlekuak etzangarriak dira eta beso-euskarriz hornituta daude.

BIDAIAREN EROSOTASUNA

Transportes Pesa SAk bidaia erosoa bermatzen du eta autobus-gidari guztien lan egokia ziurtatzen du.

ALDEZ AURREKO SALMENTA

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta bermatzen dugu ibilbide luzeko linea guztietan bidaiatu nahi dutenentzat.

Gutxienez bidaia baino hilabete lehenago bidaia-txartela erosteko aukera ematen dugu.

Erabiltzaileek aukera izango dute beren bidaia-txartelaren eskaera aldatzeko edo baliogabetzeko, txartela eskuratzeko erabili duten bide beretik. Plaza bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordaindu duten pertsonak: ikus itzulketa-protokoloa bidaiatzeko baldintzen atalean.

OKUPAZIO MAILA

Bermatzen dugu ibilgailuen okupazioak ez duela gainditzen administrazio-tituluak baimendutako gehienekoa.

FIDAGARRITASUNA

Errepidean edozein matxura gertatuta ere, bidaiari guztiak helmugara iritsiko direla bermatzen dugu.

IRISGARRITASUNA

Transportes Pesa SAk arreta-protokoloa dauka mugikortasun urriko pertsonentzat.

Indarrean jartzeko datatik aurrera, flotari gehitzen zaizkion ibilgailuen % 100 mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarriak izango dira, eta ahozko informazio-sistema eta neurriko zerbitzua eskainiko dute.

BALDINTZA NORMALETAN EGINDAKO BIDAIEI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Transportes Pesa SAk baldintza normaletan egingo diren bidaiei buruzko informazioa ikusteko, eskuratzeko eta irakurtzeko moduan egongo dela bermatzen du, eta 3 eguneko epea ezartzen du informazio zaharkitua kentzeko eta berria jartzeko.

Informazio hori gure langileek eman diezazukete eta eskuragarri dago bai autobusetan bertan eta bai salmenta-puntuetan, geralekuetan, bidaia-txarteletan eta web-orrian.

ORDUTEGIAK BETETZEA. PUNTUALTASUNA

Transportes Pesa SAk, baldintza normaletan, ordutegiak beteko dituela bermatzen du, eta 5 minutuko atzerapena besterik ez du onartuko irteera-ordutegian.

MAIZTASUNAK BETETZEA

Transportes Pesa SAk konstante mantentzen du bere zerbitzuen igarotze-maiztasuna, eta bermatzen du itxaronaldia ez dela inoiz izango ezarritakoaren bikoitza.

BEZEROEKIKO HARREMANA

Transportes Pesa SAk erabiltzaileenganako tratu egokia bermatzen du, web-orrian argitaratutako zerbitzu-eskaintzan definitutako kalitate-ezaugarrien arabera.

Bezeroek egindako iradokizunak eta erreklamazioak (gehienez ere 15 eguneko epean) kudeatu eta ebatziko ditu, gure langileek adierazitako zein salmenta-puntuetan eta webgunean jasotako prozedurari jarraikiz.

Transportes Pesak erreklamazio-liburua dauka salmenta-puntuetan eta ibilgailuetan.

Zerbitzuak bateragarria izan behar du ingurumenarekiko errespetuarekin eta garapen iraunkorrarekin, baita laneko segurtasun eta osasunaren aplikazio zuzenarekin ere. Horrexegatik sartu dira Transportes Pesa SAren kudeaketa-sistema integratuaren barruan bai UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN 13.816 arauen aplikazioa eta bai UNE-EN ISO 14001 eta OHSAS 18.001 arauetan oinarritutako sistemak.

DATUEN BABESA

2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena, betetzeko, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak Transportes Pesa SAren ardurapeko fitxategi bati gehituko zaizkiola, kudeatzeko eta/edo tramitatzeko.

Arduradunak galdatutako segurtasun-neurriak hartu ditu emandako datuen mailaren eta teknologiaren egoeraren arabera, eta behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ezarri ditu datuak galtzea, aldatzea, behar ez bezala erabiltzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko.

Edozein unetan egikari ditzakezu datuak irispidean izateko, zuzentzeko edo ezerezteko, tratamendua mugatzeko edo haren aurka egiteko, edo datuok transferitzeko eskubideak, arduradunaren posta-helbidera (Transportes Pesa SA. Martutene 3, 20014 Donostia) edo helbide elektronikora (dpo@pesa.net) zuzenduta. Zure eskabidea jasotzean, eskatutako eskubide zehatza egikaritzeko inprimakia bidaliko dizugu. Inprimakia bete eta zure NAN edo pasaportearen fotokopiarekin batera bidali beharko diguzu. Dokumentazio hori jasotzen dugunean, zure eskubideak egikaritzeaz arduratuko gara legez ezarritako epeetan.

2019ko otsailaren 1ean eguneratua