Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Erabiltzaileen araudia

Bidaiariaren eskubideak:

  • 1. Behar bezala baimendutako tarifa-tauletan ageri diren garraio-tituluen artean aukeratzeko eskubidea.
  • 2. Bidaiatzeko eskubidea, baldin eta garraio-titulu balioduna badarama.
  • 3. Enpresako langileengandik tratu egokia jasotzeko eskubidea.
  • 4. Ibilgailu eta terminal guztietan erreklamazio-liburu bat eskura izateko eskubidea.
  • 5. Bidaia-txartelaren zenbatekoa itzul dakion eskubidea, baldin eta eskudirutan ordaindu badu eta kontratatutako zerbitzua hasi aurretik eten bada. Lurraldebus edo Mugi txartelen kasuan, ikus itzulketa-protokoloa bidaiatzeko baldintzen atalean.
  • 6. Garraio mota honetan nahitaezkoak diren aseguruen babesa izateko eskubidea.
  • 7. Objektuak edo eskuko fardelak indarreko legeriaren arabera eramateko eskubidea.
  • 8. Mugikortasun urriko pertsonek bidaiariak sartzeko atea erabili ahal izango dute ibilgailuetatik jaisteko.

Bidaiariaren betebeharrak:

  • 1. Ibilgailu barruan ezin izango du jan, erre, droga toxikoak hartu edo edari alkoholdunak edan.
  • 2. Garraio-titulu balioduna eraman beharko du bidaia-hasieratik autobusetik jaisten den arte.
  • 3. Enpresako langileen argibideei kasu egin behar die zerbitzuarekin eta gertakariekin erlazionatutako guztian, eta bidaiatzen dutenen bistara jarrita dauden karteletan adierazitakoa errespetatu behar du.
  • 4. Pertsonak zutik garraiatzeko prestatuta ez dauden ibilgailuetan, bidaiariak eserita egon beharko du ibilgailua geralekuan gelditu arte.
  • 5. Ibilgailua martxan dagoen bitartean ez du gidariarekin hitz egin behar.
  • 6. Bizikletak autobuseko maletategian garraiatzeko, dagokien babes-zorroetan eraman beharko dira.
  • 7. Animaliak autobuseko maletategian eta horretarako erabiltzen den transportinean eraman behar dira nahitaez, eta transportin hori animaliaren jabeak eraman beharko du. Transportes Pesa SAk ez du bere gain hartzen bidaian zehar animaliek jasan ditzaketen kalteen erantzukizunik. Pertsonak garraiatzeko lekuan itsu-txakurrek besterik ezin izango dute bidaiatu.
  • 2019ko otsailaren 1ean eguneratua