Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Bidaiatzeko baldintzak

Txarteldegietan bidaia-txartelak erostea, aldez aurretik saltzea, itzultzea edo aldatzea.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak hiru txarteldegi ditu, hiriburutik irteten diren bidaldietarako bidaia-txartelak erosteko.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A Bilbon: Gurtubay kalea zk.g. Termibus autobus-geltokia.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 06:15etik 21:00ak arte; larunbatetan, 07:15etik 22:00ak arte; igande eta jaiegunetan, 08:45etik 22:00ak arte.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A Donostian: Federico Garcia Lorca pasealekua 1, 20014 Donostia.

Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 04:40tik 22:00ak arte; ostiral, larunbat eta igandeetan, 04:40tik 00:00ak arte.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A Gasteizen: Euskaltzaindiaren plaza. Autobus-geltokia.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 07:00etatik 21:10 arte; larunbat, igande eta jaiegunetan, 07:30etik 21:50 arte.

Bezeroentzako arreta-ordutegitik kanpo egiten badira, bidaia-txartelak autobusean bertan salduko dira.

Txarteldegietako aldez aurreko salmenta:

Bidaia-txartelak aldez aurretik eros daitezke txarteldegi bakoitzerako adierazitako ordutegian. Dena den, bidaia-txartela erosteko lehentasuna izango dute irteera-ordua hurbilen duten erabiltzaileek.

Txarteldegian aldez aurreko bidaia-txartela erostea eta dagokion zenbatekoa bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelarekin ordaintzea:

Aldez aurreko bidaia-txartela erosi eta dagokion zenbatekoa bidaia-txartel bakarreko txartelaren bidez ordaintzen baduzu, hil horren barruan irteten diren bidaldien artean aukeratu ahal izango duzu.

Bidaia-txartelak baliozkoak dira bertan agertzen diren datan, ibilbidean eta orduan erabiltzeko. “Donostia - Zarautz - Bilboko aireportua” lineak tratamendu berezia du, bidaia-txartela kontratatutako egunean eskainitako edozein bidalditan erabil baitaiteke.

Txarteldegian Lurraldebus eta/edo Mugi txartelarekin erositako bidaia-txartelak itzultzea (2014ko ekainaren 1etik aurrera).

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Aren txarteldegietan Lurraldebus eta/edo Mugi txartelaren bidez erositako bidaia-txartela itzultzea baimentzen da.

Horretarako, txarteldegian bidaia-txartela aldez aurretik erosi duen txartelaren titularrak bertan agertu beharko du, gutxienez, dagokion garraio-tituluan adierazitako irteera-ordua baino hamar minutu lehenago, itzulketa-inprimaki bat eskatu beharko du, behar bezala bete eta itzuli nahi duen bidaia-txartelarekin batera entregatu beharko die txarteldegiko langileei. Adierazitako prozesua bete ondoren, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak dagozkion egiaztapenak egingo ditu eta bonu bat jaulkiko du bidaia-txartelaren zenbatekoaz, titularraren txartela kargatzean dirutuko dena.

Txarteldegian aldez aurreko bidaia-txartela erostea eta dagokion zenbatekoa eskudirutan edo kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaintzea:

Bidaia-data baino hilabete lehenago erosi ahal izango da bidaia-txartela.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak konpromisoa hartzen du aldez aurretik erosi eta eskudirutan edo kreditu- edo zordunketa-txartelarekin ordaindutako bidaia-txartelen zenbatekoa osorik itzultzeko txarteldegian agertzen den edonori, baldin eta zerbitzua oraindik irten ez bada.

Bidaia-txartelari dagokion zerbitzua irten bada, bidaia-txartelak ez du baliorik izango.

Bidaia-txartelak baliozkoak dira bertan agertzen diren datan, ibilbidean eta orduan erabiltzeko. “Donostia - Zarautz - Bilboko aireportua” lineak tratamendu berezia du, bidaia-txartela kontratatutako egunean eskainitako edozein bidalditan erabil baitaiteke.

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta etetea:

Aldez aurreko salmenta eten egingo da dagozkion agintariek alarma-egoerak aktibatzen dituztenean bidaiarien segurtasuna arriskuan jar dezaketen baldintza klimatologiko txarren ondorioz, eta enpresarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak gertatzen direnean. Arrazoi horiek eragindako aldez aurreko salmentaren etendura ahal bezain laster iragarriko da gure web-orrian (www.pesa.net) eta txarteldegietan.

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmentaren etendura sistema informatikoan izandako akats baten edo Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ari egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz gertatzen bada, bidaia-txartelak modalitate horren bidez erosi nahi dituenak bezeroentzako arreta-telefonora deitu ahal izango du, ezarritako ordutegian, bere telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa emateko. Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak konpromisoa hartzen du aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean hari deitzeko edo mezu elektroniko bat bidaltzeko.

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean, gure web-orrian eta txarteldegietan jakinaraziko da.

Bidaia-txartelak txarteldegian aldatzea:

Sistemaren funtzionamendua dela eta, bidaia-txartel bakarreko txartelaren bidez erositako txartelak ezin dira txarteldegian aldatu. Dena den, ezeztatu egin daitezke, “Txarteldegian Lurraldebus eta/edo Mugi txartelarekin erositako bidaia-txartelak itzultzea” atalean adierazitako prozesua beteta.

Txarteldegian eskudirutan edo kreditu- edo zordunketa-txartelarekin erositako bidaia-txartela beranduago irtengo den bidaldi baterako bidaia-txartel baten truke aldatu ahal izango da, inongo kosturik gabe. Kasu horretan, aukeratutako zerbitzu berrirako plaza izango du, baldin eta plaza librerik badago.

Internet bidezko salmenta-plataformaren bitartez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira txarteldegietan aldatu edo ezeztatu, ezta autobusetan ere. Eragiketa hori salmenta-plataforma horren bidez soilik egin ahal izango da, betiere “Internet bidez bidaia-txartelak ezeztatzea” atalean adierazitako baldintzetan.

Bidaia-txartelak autobusean saltzea.

Bidaia-txartelaren zenbatekoa ordaintzeko onartzen da eskudirutan egitea edo bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartela erabiltzea. Bidaia-txartelak ezin dira ordaindu zordunketa- edo kreditu-txartelen bidez.

Ondoren adierazten diren lineetan bidaia-txartela ordaintzeko bidaia-txartel bakarreko txartela onartuko da, modalitate arruntean edo anonimoan. Dena den, ibilbidearen noizbehinkako tarifaren prezioa deskontatuko da, ez da deskonturik lortuko eta egindako bidaia ez da metatuko geroztiko tarifa-onuretarako. Linea horietan bidaia-txartel bakarreko txartelarekin ordaintzeak ez du ibilgailu-aldaketarik ahalbidetzen. Nazioarteko lineetan, bidaia-txartel bakarreko txartelarekin ordaintzeak joaneko bidaia-txartelak erostea ahalbidetzen du, baina sistemaren funtzionamenduaren ondorioz ezin da joan-etorriko bidaia-txartelik erosi.

  • Bilboko aireportua - Zarautz - Donostia.
  • Baiona - Biarritz - Donibane Lohizune - Hendaia - Irun - Donostia - Bilbo.
  • Lourdes - Irun - Donostia - Bilbo.
  • Oñati - Arrasate - Bergara - Eibar - Bilboko aireportua (Bilboko aireportua helmuga edo jatorri duten bidaietan).

Bidaia-txartelak erosi eta eskudirutan ordainduz gero, gai horretan indarrean dagoen araudiari jarraikiz, gehienez ere 20 €-ko billetearekin egin daiteke ordainketa. Segurtasun-arrazoiak direla eta, ez da zenbateko handiagoko billeterik onartuko.

Zerbitzuaren funtzionamendua arinagoa izan dadin, mesedez ordaindu bidaia-txartelak zenbateko zehatzarekin, edo, bestela, erabili zatikizko txanponak. Akatsik izan ez dadin, mesedez egiaztatu zuen bidaia-txartelak eta itzulitako kanbioak erosteko unean bertan.

Nahitaezkoa da bidaia-txartela ibilbide-amaiera arte gordetzea, eta aurkeztu egin beharko da Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak baimendutako langileek eskatuz gero.

Internet bidez erosteko prozesua

Bidaia-txartelak www.pesa.net salmenta-plataformaren bitartez eros ditzakezu, baldin eta ibilbidearen jatorria edo helmuga hau bada:

  • Bilboko aireportua
  • Donostia
  • Gasteiz
  • Bilbo
  • Zarautz jatorri edo helmuga duten eta Debagoiena, Elgoibar eta Soraluze jatorri duten eskatu ahalako geldialdiko zerbitzuak.

Nazioarteko helmugak:

  • Hendaia
  • Donibane Lohizune
  • Biarritz
  • Baiona
  • Lourdes

Bidaia-txartelak erosteko bi modalitate daude

  • a) Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren titularrak
  • b) Txartel horiek ez dituzten pertsonak.

a) Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren titularrak

Erosketa-prozesuan egin beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga adieraztea da.

Zerbitzuaren ordutegi-aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua hautatu behar da.

Ondoren, bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren zenbakia idatzi eta horrekin, egindako bidaia-kopuruaren arabera, aplikatu beharreko tarifa kalkulatuko du, eta horixe izango da bidaiaren prezioa.

Autobus guztietako lehen lau plazak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta daude, eta horiexek izango dira salgai jarriko diren azkenak.

Finantza-txartelaren zenbakia eta iraungitze-data idatzi eta “Ordaindu” botoia sakatu ondoren emango da amaitutzat erosketa, eta dagokion zenbatekoa zordunduko da.

Erosketa-prozesua amaituta, pantailan agertuko den bidaia-txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Bidaia-txartelak bidaia egiteko hautatutako data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Internet bidezko erosketek bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren deskontuak izango dituzte, baina erositako bidaia ez da txartelean metatuko. Horregatik, bidaia hori ez zaie gehituko txarteldegian edo autobusean bertan erositakoei Lurraldebusek eskaintzen dituen tarifen deskonturako eskalan gora egiteko. Internet bidez erositako bidaia-txartelek ez dute balio ibilgailu-aldaketak egiteko.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da Internet bidez erositako bidaia-txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko gidariari erakustea.

b) Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartela EZ duten pertsonak.

Erosketa-prozesuan egin beharreko lehenengo urratsa bidaiaren data, jatorria eta helmuga adieraztea da.

Zerbitzuaren ordutegi-aukeren zerrendatik bidaia egiteko ordua hautatu behar da.

Autobus guztietako lehen lau plazak mugikortasun urriko pertsonentzat erreserbatuta daude, eta horiexek izango dira salgai jarriko diren azkenak.

Finantza-txartelaren zenbakia eta iraungitze-data idatzi eta “Ordaindu” botoia sakatu ondoren emango da amaitutzat erosketa, eta dagokion zenbatekoa zordunduko da.

Erosketa-prozesua amaituta, pantailan agertuko den bidaia-txartela inprimatu behar duzu. Une horretan inprimatzeko aukerarik ez baduzu, idatzi erreserba-zenbakia eta inprima ezazu geroago www.pesa.net webgunearen erosketa-taulan ageri den ‘berriz inprimatu’ aukeraren bidez.

Bidaia-txartelak bidaia egiteko hautatutako data baino hilabete lehenago ere erosi ahal izango dira.

Autobusean sartu eta bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa da Internet bidez erositako bidaia-txartelak paperean inprimatuta eramatea eta Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko gidariari erakustea.

Internet bidezko bidaia-txartelen salmentako ordainbideak

Kreditu- edo zordunketa-txartela da Internet bidez erosteko onartzen den ordainbide bakarra.

Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira ordaindu txartel horretan dagoen saldoarekin. Ordainketa kreditu- edo zordunketa-txartelarekin egin beharko da beti.

Desgaitasuna duten gurpil-aulkien erabiltzaileek bidaia-txartela Internet bidez erostea.

Desgaitasuna duten gurpil-aulkien erabiltzaileek ezin izango dute bidaia-txartelik erosi Internet bidezko erosketa-pasabidearen (www.pesa.net) bitartez.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.An aplikatutako jarduteko protokoloaren ondorio da hori:

Ibilbide luzeko zerbitzu batean (40 kilometro baino gehiago) gurpil-aulkian bidaiatu behar duen pertsonak, autobusa bere beharretara egokituta egon dadin, gutxienez finkatutako ordua baino 24 ordu lehenago jakinarazi beharko dio enpresari. Jakinarazpen hori bezeroentzako arreta-telefonoan (900 12 14 00, astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30 arte) edo gure edozein txarteldegitan egin dezake.

Gurpil-aulkien erabiltzaileen kolektibo horrentzako bidaia-txartelak Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Aren txarteldegietan salduko dira, arestian adierazitako protokoloa bete ondoren.

Kolektibo berezietako pertsonek bidaia-txartela Internet bidez erostea Lurraldebus/Mugi txartelarekin.

Internet bidez erosi ahal izango dituzte bidaia-txartelak, Mugi txartel anonimoen kasuan izan ezik, ez baitute balio online erosketa-sistema horretarako.

Internet bidez bidaia-txartelak ezeztatzea

Bidaia-txartelak ezeztatu egin daitezke, baina soil-soilik gutxienez zerbitzua hasi baino 30 minutu lehenago eskatzen bada, eta bidaia-txartelak Internet bidez erosteko pasabidetik (www.pesa.net) besterik ezin da egin. Internet bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira ezeztatu txarteldegietan edo autobusetan.

Bidaia-txartela ezeztatzeko eskatuz gero, Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak itzuli egingo dio eskatzaileari bidaia-txartelaren zenbatekoa, honako hau kenduta:

Zenbatekoaren % 10, zerbitzua atera baino 48 ordu lehenago eskatzen baldin bada.

Zenbatekoaren % 20, ezeztatzea zerbitzua atera baino 48 ordu eta 30 minutu artean eskatzen baldin bada.

Ez da ezeztatzerik egingo, eta, ondorioz, ez da zenbatekorik itzuliko, eskaera zerbitzua hasi aurreko 30 minutuen barruan egiten baldin bada.

Deskribatutako kasu bakar batean ere ez da itzuliko kudeaketa-kostua.

Bidaia-txartela ezeztatzeko, adierazi erreserba-zenbakia eta NAN zenbakia. Penalizazioa kalkulatzeko ezeztatzearen unea hartuko da erreferentziako data eta ordutzat.

Bidaia-txartel bakarreko Lurraldebus edo Mugi txartelaren bidez ordainduta eskuratutako bidaia-txartelak ezeztatu egin daitezke, baina kudeaketa-kostuaren deskontua aplikatuko zaie.

Bidaiaria irteerako egunean, lekuan eta orduan agertzen ez bada, bidaia galdutzat emango da, eta ez du eskubiderik izango bidaia-txartela aldatzeko edo haren zenbatekoa itzultzeko.

Internet bidez erositako bidaia-txartelak aldatzea eta berriz inprimatzea

Bidaia-txartelak aldatu egin daitezke, soilik baldin bidaia-txartelak saltzeko plataforman (www.pesa.net) eskatzen bada, gutxienez zerbitzua hasi baino 30 minutu lehenago. Internet bidez erositako bidaia-txartelak ezin izango dira aldatu ez txarteldegietan ez autobus barruan.

Gehienez ere, bidaia-txartelen bi aldaketa egin daitezke.

Edozein bidaia-txartel aldatzeko, ezinbestekoa izango da eskatutako ordutegian plazak libre egotea.

Bidaia-txartela aldatzeak ez du kosturik izango, baldin eta linea eta ibilbide berean egiten bada, gutxienez aukeratutako zerbitzuaren irteera-ordutegia baino 30 minutu lehenago.

Bidaia-txartela beste linea edo ibilbide batera aldatu nahi baduzu, ezeztatu egin beharko duzu eta beste bidaia-txartel bat erosi.

Bidaia-txartela aldatzeko garaian, tarifak igo edo Mugi edo Lurraldebus txartelean deskontu-baldintzak aldatu izanaren ondorioz, ibilbidearen prezioa aldatu bada, bidaiaren data berrian indarrean dagoen prezioa aplikatuko da, eta, beraz, dagokion alde hori ordaindu beharko da bidaia-txartelaren aldaketa egiteko.

Lurraldebus edo Mugi txartela erabili izanaren ondorioz, bidaia-txartela aldatzeko unean prezioa erositakoarena baino txikiagoa bada, ez da inongo itzulketarik egingo.

Zerbitzua hasi aurreko 30 minutuen barruan ez da aldaketarik egingo, eta, ondorioz, ez da inoiz zenbatekorik itzuliko.

Internet bidez erositako bidaia-txartelak berriz ere inprima daitezke, webgunean bertan, NAN eta erreserba-zenbakia erabilita.

Internet bidezko bidaia-txartelen salmenta etetea

Internet bidezko bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta eten egingo da dagozkion agintariek alarma-egoerak aktibatzen dituztenean bidaiarien segurtasuna arriskuan jar dezaketen baldintza klimatologiko txarren ondorioz, eta enpresarekin zerikusirik ez duten inguruabarrak gertatzen direnean. Arrazoi horiek eragindako Internet bidezko salmentaren etendura ahal bezain laster iragarriko da gure web-orrian (www.pesa.net).

Bidaia-txartelen aldez aurreko salmentaren etendura sistema informatikoan izandako akats baten edo Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ari egotz dakizkiokeen arrazoien ondorioz gertatzen bada, bidaia-txartelak modalitate horren bidez erosi nahi dituztenek bezeroentzako arreta-telefonora deitu ahal izango dute, ezarritako ordutegian, beren telefono-zenbakia edo helbide elektronikoa emateko. Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak konpromisoa hartzen du aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean haiei deitzeko edo mezu elektroniko bat bidaltzeko.

Internet bidezko bidaia-txartelen aldez aurreko salmenta berriz abian jartzen denean, web-orrian jakinaraziko da.

Zerbitzua egitea.

Garraio-titulua daukatenek eskubidea dute zerbitzua segurtasun-, higiene- eta erosotasun-baldintzetan egingo dela bermatuko duten ibilgailu egokietan garraiatuak izateko.

Administrazio eskudunak baimendutako eta iragarritako proposamenaren arabera egingo dira bidaldiak. Garraiatua izateko eskubidea aukeratutako zerbitzuan plazak izatearen baldintzapean egongo da.

Irteerako geralekuan aldez aurretik agertzea gomendatzen da.

Zerbitzua egiten den bitartean bidaiariek Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko langileek esandakoari jaramon egin beharko diote, zerbitzuarekin eta haren gorabeherekin zerikusia duten gaietan. Era berean, autobus barruko eta kanpoko seinaleei kasu egin beharko diete, eta horietan deskribatzen diren arauak edo debekuak bete, erabiltzailearen araudia barne.

Arren, ez izan bidaian gainerako bidaiarientzat gogaikarriak izan daitezkeen jokabideak, ez idatzi edo margotu ezer ibilgailuaren altzarietan, eta ez lapurtu ibilgailuaren barruan instalatutako edozein segurtasun-elementu.

Autobusean horretarako ezarritako atetik sartu beharko da, mugikortasun urriko pertsonak izan ezik, horiek hurbilen duten eta beren beharretarako egokiena den atea erabil baitezakete igotzeko eta jaisteko.

Erabat debekatuta dago autobusera martxan edo baimendutako geralekuaz bestelako leku batean igotzea edo jaistea.

Gidariak sarrera debeka diezaieke mozkortuta edo drogen eraginpean dauden pertsonei, edo gainerako bidaiarien osotasun fisikoa arriskuan jar dezakeen edo horientzat zein enpresako langileentzat gogaikarri edo iraingarritzat jo daitekeen jokabidea dutenei.

Txarteldegiko salmentarik ez duten lineetan autobusean sartzea: lehenik bidaia-txartela daukaten bidaiariak sartuko dira autobusean; berdin dio bidaia-txartela salmenta-makina automatikoetan, Internet bidez edo LurTicket aplikazioan erositakoa izatea. Bidaia-txartela duten bidaiariak autobusean sartu direnean eta tarteko geralekuetan beteko diren eserlekuak erreserbatu ondoren, autobusean bertan bidaia-txartelak saltzen hasiko da gidaria, eta libre daudenak besterik ez ditu salduko.

Autobusak matxura izan duelako zerbitzua eteten bada, autobus horretan doazen pertsonek enpresak jarritako beste autobus bat erabili ahal izango dute, garraio-titulu berarekin eta, beti, Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A.ko langileen aginduei jaramon eginda.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak konpromisoa hartzen du matxura izan duen ibilgailuaren ordezkoa ahalik eta lasterren jartzeko, hartara bidaia osatu eta bidaiari guztiak helmugara lehenbailehen eramateko.

Zerbitzuek atzerapenak, ezeztatzeak edo ibilbide-aldaketak izan ditzakete trafiko-kolapsoen, baldintza meteorologiko txarren edo gure erakundearekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoien ondorioz. Kasu horietan, izandako gorabeherak web-orrian, bezeroentzako arreta-telefonoan eta eraginpeko linea edo bidaldiaren hasierako edo amaierako txarteldegietan iragarriko dira. Zerbitzuak edo lineak berrezartzen direnean, aurretik erabilitako bitarteko berak erabilita emango da horri buruzko informazioa.

Gure langileek bidaia atsegina gerta dakizun lan egiten dute. Ibilbidean zehar anomaliaren bat antzematen baduzu, jakinarazi gidariari mesedez, ahal izanez gero berehala zuzen dezan, edo bestela, lehenbailehen konpontzeko neurri egokiak har ditzagun.

Mugikortasun urriko pertsonak.

Mugikortasun urriko pertsonek eskubidea izango dute web-orri honetan eskueran duten atal espezifikoan adierazitako protokoloa bete dadin eskatzeko.

Ibilbide luzeko zerbitzu batean (40 kilometro baino gehiago) gurpil-aulkian bidaiatu behar duen pertsonari gomendatzen diogu, autobusa bere beharretara egokituta egon dadin, gutxienez finkatutako ordua baino 24 ordu lehenago jakinaraztea enpresari. Jakinarazpen hori bezeroentzako arreta-telefonoan (900 12 14 00, astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30 arte) edo gure edozein txarteldegitan bezeroei arreta ematen dieten langileei egin diezaieke.

Gurpil-aulkia erabiltzen duten mugikortasun urriko pertsonak arrapala edo jasogailua zabaltzen den atetik sartuko dira, horretarako lekuan jarri eta gidariak abiaraziko duen arrapala edo jasogailua erabiliko dute ibilgailuaren barruan kokatzeko.

Bidaiariak zutik garraiatzeko baimena duten autobusetan, desgaitasuna duen gurpil-aulkiaren erabiltzaileak lotuta eramango du bidaian autobuseko segurtasun-uhala. 40 kilometrotik gorako ibilbidea egiten duen autobus bakoitzean gehienez ere mugikortasun urriko pertsonen aulki bat eraman ahal izango da, betiere mugikortasun urriko pertsonei buruzko atalean adierazitako tramitazioa bete badu.

Gainerako ibilgailuetan, autobus berean gehienez ere mugikortasun urriko pertsonen bi aulki sartu ahal izango dira aldi berean, betiere erreserbatutako espazioa haur-kotxe edo -aulki batek lehenago okupatu ez badu. Geralekuan badaude, gurpil-aulkia erabiltzen duten pertsonek lehentasuna izango dute, haur-kotxe edo -aulkien gainetik, autobus barruan sartzeko eta erreserbatutako espazioa erabiltzeko.

Haur-kotxe edo -aulkiak daramatzaten erabiltzaileak.

Haur-kotxeak autobus barruan sartzeko, horiek garraiatzeko gunetik gertuen dagoen atea erabiliko da.

Haur-kotxe eta -aulkiak irekita eraman ahal izango dira 40 kilometro baino gutxiagoko ibilbideak dituzten autobus guztietan, betiere autobusen ezaugarriek horretarako aukera ematen badute. Kotxe edo aulki irekia autobusaren erdiko plataforman kokatuko da, segurtasun-uhalekin lotuta eta frenoa jarrita. Eramaten duen pertsonari dagokio haren segurtasunaren eta gainerako bidaiarien segurtasunaren erantzukizuna. Horretarako, haur-kotxe edo -aulkiaren ondoan eta hari eutsita bidaiatu beharko du. Ibilgailu berean gehienez bi haur-kotxe edo -aulki sartuko dira, betiere gurpil-aulkian mugitzen den pertsonarik ez badago autobusean edo geralekuan. Kasu horretan, mugikortasun urriko gurpil-aulkiaren erabiltzaileak sartzeko lehentasuna izango du haur-kotxe edo -aulkiaren gainetik. Maletategia daukaten autobusetan haur-kotxe edo -aulkiak bertan eraman behar dira nahitaez.

Adingabeen garraioa

  • 1. Sei urtetik beherakoek doan bidaiatuko dute, baina doako bidaia-txartela izeneko gaikuntza-titulua eduki beharko dute, plaza-zenbaketaren eta trafiko-legeriak ezarritako nahitaezko aseguruen estalduraren ondorioetarako. Bidaia-txartel hori autobusean bertan lortuko da, baldin eta txarteldegirik ez badago. Adingabearen adinari buruzko ezadostasunik izanez gero, autobus-gidariaren irizpidea “in situ” nagusituko da, inguruabar hura behar bezala egiaztatu ondoren bidaiaren zenbatekoa itzultzea ezertan galarazi gabe. Adingabeekin haien segurtasunaz arduratuko den heldu batek joan beharko du une oro. Heldu batek, gehienez ere, sei urtetik beherako lau adingabe eraman ditzake.
  • 2. Ibilgailuan sartzen diren 6 eta 18 urte arteko bidaiariak, beren segurtasunaz arduratuko den helduren batekin ez badoaz eta tarifa-integrazio pertsonalizatuko sistemako txartela (MUGI txartela) badaramate, beren gurasoen edo tutoreen baimena duten adingabetzat hartuko dira ondorio guztietarako, eta, horrenbestez, beren erantzukizunpean bidaiatuko dute.
  • 3. 5 eta 10 urte arteko 5 pertsona baino gehiagok talde antolatuan bidaiatzen dutenean (udalekuak, kanpamentuak eta abar), nahitaezkoa izango da talde horretako 10 adingaberekin gutxienez 2 heldu joatea eta beste heldu bat beste 15 adingaberekin, aplikatzekoa den indarreko legerian ezarritakoari jarraikiz.

Ekipajeen eta fardelen garraioa.

Gehienez ere 15 kilo pisatzen duten ekipajeak garraia daitezke maletategiak dituzten ibilgailuak erabiltzen dituzten lineetan. Ibilgailu horietan maletategian eramango da ibilgailuaren barruko apaletan dagoen espazioa baino neurri handiagoa duen edozein fardel.

Eskuko ekipajea autobusaren barruko apaletan jarri ahal izango da, baldin eta lekurik badago eta haren neurriek uzten badute. Bidaiariek ziurtatu beharko dute ibilbidean zehar eskuko ekipajea ondo kokatuta dagoela eta bidaiarien gainean erortzeko arriskurik ez duela. Horri buruzko ezadostasunik izanez gero, autobus-gidariaren irizpidea nagusituko da.

Donostiako Bizkaia pasealekuko 12ko eskatu ahalako geldialdia ekipajeen eta fardelen garraioa:

Donostia helmuga duten lineetan geldialdi hori egingo da; eskatu ahalako geldialdia izango da eta maletategia ez da irekiko. Autobus barruan kokatzeko moduko tamainakoak ez diren ekipajeak daramatzaten bidaiariek ezin izango dute geldialdia erabili.

Lagun egiteko animalien garraioa.

Baimendutako lagun egiteko animaliak horretarako ezaugarri egokiak dituzten ibilgailuen barruan besterik ez dira onartuko. Hauek dira ibilgailuen barruan sartzeko baimena duten lagun egiteko animaliak: espezie eta ezaugarri guztietako txakur eta katuak, arriskutsuak izan daitezkeenak izan ezik.

Baimendutako animaliak garraiatzeko baldintzak, espezieak eta ezaugarriak dagokion eranskinean adierazitakoak izango dira.

Dena den, lagun egiteko animaliekin bidaiatzeko baimena ematen duten zerbitzuetan baldintza hauek errespetatu beharko dira:

  • a. Animaliekin haien ekintzen erantzule izango den pertsona batek bidaiatu beharko du.
  • b. Animaliak lehentasunez kaiola, ontzi edo edukiontzi homologatu itxi baten barruan eramango dira, zaintzailearen eserlekuaz bestelakorik okupatu gabe, ez dute eragozpenik sortuko usain edo zarataren ondorioz, eta ez dute eraginik izango gainerako bidaiarien erosotasunean. Horri buruzko ezadostasunik izanez gero, autobus-gidariaren irizpidea nagusituko da.
  • c. Maletategia daukaten ibilgailuetan animaliek bertan joan beharko dute nahitaez, kaiola, ontzi edo edukiontzi homologatu itxi baten barruan. Ontzi horrek animalien gorozkiak eduki eta erretiratzeko aukera emango duen gailuren bat eduki beharko du.
  • d. Ontzietan garraiatzen ez diren txakurrak ibilgailuaren plataforman eraman daitezke, baldin eta animaliaren ezaugarrietarako uhal egoki batekin lotuta badoaz, une oro bere zaintzailearekin kontaktu fisikoa mantenduta, muturrekoa jarrita, albaitaritza-zentro baimendun batek jaulkitako osasun-txartelaz eta erantzukizun zibileko aseguruaz hornituta, indarreko legerian aurreikusitako higiene-, osasun- eta segurtasun-baldintzetan. Autobus-gidariak animaliaren osasun-txartela eska dezake, baldin eta gutxieneko higiene- eta osasun-baldintzak betetzen ez dituela uste badu edo harekin zerikusia duen edozein eztabaida sortzen bada.

Dena den, arestian adierazitako osasun-txartela eta aseguru-poliza erakusteko eska dezake pertsonei edo ondasunei kalterik eragiten dien gorabeheraren bat gertatzen bada.

  • e. Gaueko zerbitzuetan ezin izango da animaliarik eraman. Bustita edo araldian dauden animaliak ezin dira autobusean sartu.
  • f. Bidaiari bakoitzak animalia bat besterik ezin du eraman.
  • g. Ibilgailu batean gehienez ere bi animalia eraman daitezke aldi berean.
  • h. Animaliak eragin ditzakeen kalteen erantzukizuna haren eramaileari dagokio, erantzukizuna hirugarren batena edo garraio-enpresarena dela egiaztatzen denean izan ezik.
  • i. Bidaiariren batek adierazten badu animaliaren batek eragozpenak sortzen dizkiola (adibidez, erreakzio alergikoak, usainak edo zaratak) eta autobusera animalia horren zaintzailea baino lehen igo bada, azken horiek ibilgailuaren beste leku batera joan beharko dute.

Artikulu honetan adierazitako guztitik salbu geratzen dira itsu-txakurrak eta laguntza-txakurrak, baldin eta zentro homologatuek funtzio horietarako baimena dutela egiaztatzen badute. Kasu horretan, laguntzen dioten pertsonaren ondoan egin dezakete bidaia, aplikatzekoa den araudian ezartzen diren baldintzetan.

Bizikleten garraioa.

Maletategia duten autobusetan bizikletak garraia daitezke, baldin eta bizikleta dagokion babes-zorroan sartuta badoa (aurreko gurpila desmuntatuta) eta eramateko lekurik badago. Baldintza horiek betetzen ez badira, ezingo dira garraiatu. Bizikletak ezin izango dira inola ere ibilgailuaren bidaiari-lekura sartu. Ekipajeek edo fardelek ibilgailuaren maletategia erabiltzeko lehentasuna dute, bizikleten gainetik.

Ibilbide laburreko hiriarteko autobusetan bizikleta tolesgarriak ibilgailuaren bidaiari-lekuan garraia daitezke. Bizikleta tolesgarria une oro zaindu beharko du eramaten duen pertsonak, gainerako bidaiariei eragozpenik edo kalterik sor ez diezaien. Maletategia duten autobusetan bizikleta tolesgarria maletategian kokatuko da. Horri buruzko ezadostasunik izanez gero, autobus-gidariaren irizpidea nagusituko da.

Surf-taulen garraioa.

Maletategia duten autobusetan surf-taulak garraiatu ahal izango dira, baldin eta bi metro baino gehiago neurtzen ez badute, dagozkien zorroetan sartuta badoaz eta maletategian lekurik badago. Ekipajeek edo fardelek ibilgailuaren maletategia erabiltzeko lehentasuna dute, surf-taulen gainetik. Horri buruzko ezadostasunik izanez gero, autobus-gidariaren irizpidea nagusituko da.

Bezeroentzako informazioa. Iradokizunak eta erreklamazioak.

Bidaiarien eskueran jartzen dugu bezeroentzako arreta-telefonoa —900 12 14 00— astelehenetik igandera, 07:30etik 21:30 arte. Telefono horretan aukera izango duzu informazioa eskatzeko, zalantzak argitzeko, zure iradokizunak edo erreklamazioak planteatzeko eta gure autobusetan galdu dituzun gauzen berri emateko.

Web-orrian (www.pesa.net) gure lineak eta bidaldiak kontsultatu ahal izango dituzu, eta posta elektronikoaren bidez jakinarazi galdu dituzun gauzak eta hobetzen lagunduko diguten iradokizunak eta erreklamazioak, zerbitzua herritarrek behar eta merezi duten kalitatearekin egitea lor dezagun.

Era berean, gure zerbitzuen funtzionamenduari buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu gure txarteldegietan.

Gure txarteldegi eta autobusetan eskuragarri dituzu erreklamazio-orriak.

Galdutako gauzak.

Gure autobusetan zerbait galdu baldin baduzu, bezeroentzako arreta-telefonora —900 12 14 00— hots egitean esan iezaguzu zein egun, ordu eta lineatan galdu duzun, deskribatu galdutakoa nolakoa den eta eman zure izen-abizenak eta harremanetan jartzeko telefono bat. Une horretatik aurrera, ahalegina egingo dugu galdutakoa aurkitzeko, eta lortuz gero, jabearekin harremanetan jarriko gara galdutakoa itzultzeko.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak ez du erantzukizunik hartzen jabeek diotenez galdu zituztenean beren poltsa, maleta eta/edo motxiletan zeuden gauzak falta badira. Aurkitutako gauza bere jabetza egiaztatzen duen pertsonari emango zaio aurkitu den bezala.

Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.A ez da izango aurkitu ezin izan dituen objektu edo gauzen erantzule.

Nahi izanez gero, galera posta elektronikoaren bidez ere tramita dezakezu, www.pesa.net web-orriaren erabiltzaileentzako arretako atalaren bitartez (atencionaclientes@pesa.net), aurretik eskatutako datuak idatzita.

Aurkitutako objektua galkorra bada edo iraungitze-data badu, osasun-arrazoiak direla eta, berehala botako da zaborretara.

Gainerako objektuak, aurkitu zirenetik gutxienez hiru hilabete igaro ondoren, kudeatu egingo dira eta erakunde humanitarioei emango zaizkie, kasuak kasu.

Iradokizunei eta erreklamazioei erantzuteko konpromisoa.

Iradokizunek eta erreklamazioek gure zerbitzuak hobetzen laguntzen digute. Horregatik, Avanza Movilidad Gipuzkoa, S.Ak iradokizun eta erreklamazio guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du, baldin eta bertan honako datu hauek adierazten badira: erreklamatzailearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa edo posta-helbidea. Erantzuteko epea gehienez ere hamabost egunekoa izango da, erreklamazioa aurkezten den egunetik aurrera.

Eskerrik asko bidaiatzeko hautatzean gugan jarri duzun konfiantzagatik.

Indarrean: 2019ko otsailaren 1ean