Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Transportes Pesaren historia.

Transportes Pesaren historia, hein batean, bidaiarien garraioak Euskal Herrian izan duen historia da. 1833an du hasiera, “La Esperanza” enpresa, gerora Pesan sartu zena, Ondarroatik, gurdi bidez, zerbitzuak eskaintzen hasi zenean.

Garai haietan, ez zegoen egungo errepide eta autobide modukorik, eta bidaiak, askotan, bertan behera geratzen ziren elurteak eta denboraleak zirela medio. Kilometro gutxiko ibilbide bat abentura bat bilaka zitekeen bidaiarientzat; bidearen etengabeko balantza jasan behar izaten zuten, gehienetan, lurrezko bideak izaten baitziren.

Baina XX. mendearen etorrerarekin, gurdiak motordun ibilgailuekin ordeztu ziren. Euskal Herrian, berandu gabe, ekin genion asmakizun berri hori erabiltzeari, eta 1901erako, dagoeneko, “Sociedad Vitorianak” lurrun bidezko hiru “omnibus-automobil” zituen; hogei eserlekuko ibilgailu horrek Gasteiz – Lemoa ibilbide egiten zuen.

Asmakizun berriak eskaintzen zituen aukerei esker, pixkanaka, gure lurraldean bidaiarien garraiorako enpresa ugari sortu ziren. Horietako askok ibilgailu bakarra zuten, eta jabeek bidaiariekin adosten zituzten ordutegiak eta geltokiak. Enpresa horietako batean aurkituko dugu, beraz, ondoren Transportes Pesa, SA izango zenaren jatorria.

1955eako urriaren 1ean, bi garraiolari bazkidek, beren lineak bateratzeko eta herritarrei zerbitzua hobea eskaintzeko enpresa sortzeko asmoa izan zuten; horrela, Transportes Pesa, SA sortu zuten. Abiapuntutzat bi linea nagusi zituzten, eta horiei egoerak eskatzen zuen norabidea ematen jakin zuten: Bilbo – Donostia eta Donostia – Baiona.

Hurrengo urteetan, Transportes Pesa, SA-k bere flota handitu zuen; bere lineetako puntu garrantzitsuenetan mekanika-tailerren sare bat ezarri zuen, eta administrazio-kudeaketa guztia Donostiako Ibaeta auzoan kokatutako instalazioetan zentralizatu zuen.

70eko hamarkadatik aurrera errepideetako azpiegituretan egindako hobekuntza garrantzitsuek asko erraztu zituzten Transportes Pesa, SA-ren lineak igarotzen zituen herrien arteko komunikazioa. Horrek, hein batean, aukera eman zuen maiztasuna handitzeko, ibilbidearen denbora murrizteko eta flota berritzeko epeak laburragoak izatea.

Hamarkada horretan bertan, Transportes Pesa, SA arduratu zen Bilbo – Lemoa – Durango errepide bidezko lineaz, ordura arte “Compañia de Ferrocarriles Vascongados, SA” (FFVV) konpainiak eramate baitzuen ”Tranvia de Bilbao a Durango y Arratia” (TBDA) konpainiak –aurrekoaren filialak– utzi zuenetik.

Joera horrek 80eko hamarkadan ere jarraituko du; “Autobuses de Arratia, SA” konpainia (Zeanuri – Bilbo linearen emakidaduna) Grupo Pesara batuko da. Gauza bera egin zuten, garai hartan, “Transconor, SA” Eskoriatza – Donostia bere linearekin, eta “La Vergaresa, SA” konpainiak, Eibar – Gasteiz ardatzaren emakidaduna zenak Bergara eta Arrasatetik barrena.

20 urte hauetan, Transportes Pesa, SA-k askotariko modeloak zituen bere automobil-parkean, nahiz eta nagusi ziren Irizarrek karrozeria ipinitako Pegaso 5031k, bereziki, ibilbide luzeko lineatan. Aldaketarik garrantzitsuena 80eko hamarkadaren erdialdean gertatu zen; orduan eskuratu ziren Scania modeloak, Irizarrek karrozeria ipinitako K112ak, eta pixkanaka eta ondorengo bertsioetan, hurrengo hamarkadan Transportes Pesa, SA-ko ibilgailuek hartu behar zuten fisionomia berriaren zati garrantzitsu bilakatuko ziren.

Azken batean, 90eko hamarkadak aldaketa sakona ekarri zion ordura arte Transportes Pesa izan zenari. Zuzendaritza-taldeko kideak berritzeak ekarri zituen ideia berriak eta enpresa talde lehiakor bilakatzeko apustua, Europako Batasunak eta milurteko berrian integratzeak planteatzen zituen erronka berrien aurrean.

Horretarako ezarritako lehen neurria irudi korporatiboan aldaketa bat egitea izan zen. Flotari dagokionez, ordura arte Transportes Pesa, SA-ko ibilgailuen bereizgarri zen kolore berdea ordeztu egin zen beste koloretsuago, alaiago eta egungo garaietara egokituago batengatik.

Ia aldi berean, flotako ibilgailuen modeloak bateratzeko politikari ekin zitzaion, ordura arteko modelo ugariak bi nagusitara murriztu ziren: Scania K112 eta Volvo B10M, kasu bietan beren ondorengo serieekin.

Halaber, bere zerbitzua hobetzeko xedearekin, Transportes Pesa, SA-k Bizkaian zituen lineak, 1997ko irailean, Bizkaibus deituriko operadorean sartu ziren, Bizkaiko Foru Aldundiaren garraio departamentuaren mendeko, eta hala sortu zen Pesa Bizkaia, SA filiala.

Milurteko aldaketaren ostean igarotako azken urteetan, Transportes Pesa, SA-k apustu sendoa egin du bere zerbitzuen, bere langileen prestakuntzaren eta bere flotaren kalitatea hobetzeko, azken hori berritu egin du 31 ibilgailu berrirekin, Scania K124 eta Volvo B12D modeloekin, eta horiek murriztu egiten dute automobil-parkeko batazbesteko adina, ez dela 4 urte baino gehiagokoa.

Transportes Pesa, SA-k urrats bat gehiago eman nahi du teknologia berriek eskaintzen duten aukeretara egokitzeko, pertsona guztiek informazio praktikoa eskuragarri izan dezaten, berehala, eta baita erantzuteko aukera ere; modu horretan, herritarrekin komunikazio zuzena bermatu nahi dugu. Beste berrikuntza bat ITSa flota barruan jartzea izan da, horrek modu seguruago, eraginkorrago eta ekologikoago batean gidatzeko aukera ematen du. Era berean, monetika-sistema aurreratu bat jarri dugu, pertsonak autobusetan sartzeko momentua aritzen dutena; funtzio anitzeko ibilgailuak pertsonen beharretara egokituak, etab. Hori guztia, erabiltzaileak zein erakundeko langileak Transportes Pesaren apustu izan den etengabeko hobekuntza horretan partaide izatearen konpromisoarekin.