Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Sistema-politika

PESA TALDEAREN Zuzendaritzak konpromisoa hartu du bere Sistemaren Politikaren printzipio hauek, ISO 9001, ISO 14001, ISO 45001, UNE-EN 13.816 eta ISO 39001 arauetan eta EMAS III erregelamenduan oinarrituak, bidaiariak errepidez garraiatzeko jardueretan betetzeko, ezagutzera emateko eta betearazteko, eta, gainera, berdintasun-politiken garapena eta hizkuntza-normalizazioa sustatzeko.

• Erakundearen arlo guztietan Kudeaketa Sistema Integratua etengabe hobetzea.

• Trafikoko gorabeherak eta istripuak izateko aukera murriztea, lesioen kasuak murrizten eta biziak salbatzen saiatuta.

• Alde interesdunen beharrak eta itxaropenak aztertzea eta analizatzea, eta erakundearen hobekuntza-helburuak behar eta itxaropen horiekin bat datozela ziurtatzea.

• Arriskuei eta identifikatutako aukerei aurre egiteko ekintzak planifikatzea eta inplementatzea.

• Erakundean lan egiten duten pertsonen konpetentzia ziurtatzea, eta, horretarako, behar duten prestakuntza eta esperientzia ematea eta lan-giro egokia ahalbidetzea.

• Alderdi interesdunei aditzera ematea erakundearen politika eta helburuak, baita sistemaren eraginkortasunean duten eragina ere.

• Erakundearen barruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planak garatzea.

• Erakundearen barruan inguruko errealitatearekin bat datorren hizkuntza-paisaia sortzera bideratutako hizkuntza-politikak sustatzea.

• Aplikatzekoa den legeria eta erakundeak borondatez izenpetuko dituen beste hainbat baldintza betetzea.

• Ingurumena babestea, kutsaduraren prebentzioa barne, eta, horretarako, gure jardueraren ondorio den ingurumen-inpaktua identifikatzea, ezaugarritzea eta minimizatzea.

• Baliabideak arrazoizko eran erabiltzea, eta, eginkizun horretan, kontsumoak minimizatzea, hondakin eta emisio gutxiago sortzea, birziklatzea ahalbidetzea eta soluzio ekoeraginkorrak bilatzea.

• Ingurumen-jardunbide egokiak sustatzea gure hornitzaile eta bezeroen artean.

• Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskaintzea, lesioak eta lanarekin erlazionatutako osasunaren narriadura prebenitzeko.

• Arriskuak desagerraraztea eta laneko segurtasun eta osasunerako arriskuak murriztea.

• Langileen eta haien ordezkarien kontsulta eta parte-hartzea sustatzea.

• Etengabe hobetzeko printzipioarekin bat etorriz, Kudeaketa Sistema Integratuaren berrikuspenak eta ikuskapenak egitea, beteko dela ziurtatzeko.

Politika hau aldian behin berrikusten da, hobetzeko eta egokitzeko.

Zuzendaritzak urtean behin ezarriko ditu sistemaren helburuak.Langile guztiek helburu horiek lortzea izan behar dute xede, horrek eragin positiboa izango baitu zerbitzuaren kalitatearen gainean, ingurumen-portaeran, segurtasun- eta osasun-baldintzetan, eraginkortasun operatiboan, finantza-jardunean eta, ondorioz, alderdi interesdunen gogobetetasunaren eta konfiantzaren gainean.

2019ko martxoaren 11etan eguneratua